Albisteak

2017-06-08

Euskal Memoria Fundazioaren azken lan monografikoak pegatinei buruzko ikerketa eta bilduma izan du oinarri. Izan ere, adierazpen askatasunaren defentsan oso baliagarriak izan dira Euskal Herrian. Borroka luze eta iraunkor bezain garrantzitsuan, protagonista bilakatu dira. 1960ko hamarkadaren erdian sortutako lehen pegatinak eta garaikideagoak direnak,  orotara 9.000 inguru bilduko ditu lan mardul honek eta 3 liburukietan argitaratuko dira. Lehenak, 1965etik 1979ra bitarteko 3.000 jaso ditu. Proiektuaren hasiera baino ez da.      

Jarraitu irakurtzen

2017-05-18

Amnistiaren aldeko II. astearen mobilizazioen argazki bilduma ikusgai hemen: 

 

Jarraitu irakurtzen

2017-04-27

Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena bertatik bertara bizitzeko helburuarekin, alemaniar talde bat, zehazki zortzi lagun, Euskal Herrian dira egunotan. Gernikaz gainera, Donostia ere bisitatu dute, eta, besteak beste, Euskal Memoria Fundazioa ezagutu dute. Elkarrizketa luze bezain mamitsuan, ildo eta ikerketa-lan nagusiei buruzko azalpenak jaso dituzte. Euren aldetik, ugariak izan dira galderak, beraz, jakin-mina asetu izana espero dugu. Eskerrik beroenak guztiei, baita gidari izan duten eta Euskal Memoriaren kolaboratzailea den Ingo Niebeli ere.

 

Jarraitu irakurtzen

2017-02-13

635 tortura kasu berri argitaratu ditu Euskal Memoria Fundazioak bere web-orrian. Guztira, horrenbestez, ikertu diren 7.582 kasuetatik, 5.657 tortura kasu egiaztatu ditu. Torturaren erabilpen sistematikoa berretsi baino ez du egiten zifra horrek. Beldurgarria, inondik ere. Gerra Zibila hizpide, euskal instituzio-ordezkari goren batek zera esan zuen berriki: “Isiltasunaren eta iluntasunaren garaia amaitu da”. Bada, Euskal Memoria egiten ari den ikerketa-lanari aplika dakioke. Bete-betean, gainera. Gaur jakitera ematen den txostenean jasotako kopuruak 2016ko abenduaren 31koak dira eta herri honetan torturak eragin duen iluntasuna eta isiltasuna apurtzeko era hoberena da. 

Jarraitu irakurtzen

2017-01-19

Oroimen Historikoaren ikerketan eta hedapenean jarduteagatik, 200 euroko diru-laguntza eman dio Segurako Udalak Euskal Memoria Fundazioari. 2009az geroztik ari da Euskal Memoria berebiziko garrantzia duen eginkizun horretan, beraz, honako lerro hauen bitartez eskerrik beroena adierazi nahi diogu, eta, zentzu berean, lankidetza berriak gauzatzeko abiapuntua izatea.

Jarraitu irakurtzen

2016-12-21

Gerra zikinaren erasoak jasan dituzten pertsonen zerrenda berritua zintzilikatu dugu gure webgunean. http://www.euskalmemoria.eus/eu/db/hasiera helbidean duzue ikusgai, “1960tik aurrera” atalean, hain zuzen ere, non beste zerrenda batzuk ere agertzen diren. Oraingoz, 649 erasori buruzko informazioa bildu dugu. Gehiago izan dira, baina datu guztiak ez ditugunez, ikusgai ez jartzea erabaki dugu. 

Jarraitu irakurtzen

2016-12-15

1976ko abenduaren 24an, Olentzeroko Koroen aurka kargatu zuen Guardia Zibilak Tolosan. Aurten, beraz, erasoaren 40. urteurrena beteko da. Gabon gaua zen eta tolosar askok gogoan dute, oraindik orain, gertaera. Urtero bezala, kaleak jendez gainezka zeuden Olentzeroren Koroak edo Udal Musika Bandaren kalejira ikusteko.  

Jarraitu irakurtzen

2016-12-07

Azken bost egunetan Durangoko Azokan izan gara Euskal Memoria Fundazioaren proiektua ezagutzera ematen eta hedatzen. Gure standean ikusgai izan da "Euskal Herriko Pegatak (1965-1979)", aurtengo lan monografikoa. Euren egileak, Iñaki de Nikolas, Pablo Salgado eta Jabi Ubierna, gure txokotik pasa dira eta hainbat pegatinazale ere. Liburu honetan azaltzen den pegatina bildumak oso harrera ona izan du azokan eta ziurrenik beste edizio bat argitaratuko dugu etorkizunean, 1980tik aurrerakoekin. Proiektu honi hasieratik sostengua eman diozuen guztiei gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu, eta, babesle berriei, beste horrenbeste. Azken hauei ongi etorri. Datorren urtean ere elkar ikusiko dugu Landakon. 

Jarraitu irakurtzen

2016-11-24

Berriz ere Euskal Memoria Fundazioa Durangoko Azokan egongo da, babesleei eta lagunei berri emanez. Aurten gure lan monografikoa da " Euskal Herriko pegatak (1965-1979)". Liburu berria posta arruntaz edo mezularitza bidez jaso ordez Durangon bertan eskuratu nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitez, azaroaren 30a baino lehen, ondoko helbidera idatziz: admin@euskalmemoria.eus edo 943 30 40 40 telefono zenbakira deituz.

Jarraitu irakurtzen

2016-11-17

Urriaren hasieran Lourdes Prades i Artigas, CRAI Pavelló de la República liburutegiaren arduradunak eta Euskal Memoria Fundazioaren presidente Iñaki Egañak hitzarmena sinatu zuten. Horren bidez Euskal Memoriaren liburuak eta aldizkariak Bartzelonako Unibertsitatearen liburutegian ikusgai eta irakurgai egongo dira hemendik aurrera. Era berean, CRAI Pavelló de la Repúblicaren sare sozialek, blogek eta aldizkariek horien berri emango dute. Bi erakundeek  euren argitalpenak trukatu dituzte.  

Jarraitu irakurtzen

2016-11-16

Karlismoak, ildo politiko eta sozial bezala, garrantzi handia eduki du Euskal Herriko historian. Zentzu orokorrean asko aztertu dute, baina ez hainbeste gerra garaian, eta, batez ere, Gipuzkoaren kasuan. Horregatik Euskal Memoria Fundazioak ikerketa bat egin du Gipuzkoako karlismoari buruz 1936ko gerran. Gaiari lotuta, Karlos Almorza Arrietak, Historian doktorea, artikulu bat argitaratuko du Euskal Memoriaren hurrengo aldizkarian. Abenduan kaleratuko da. 

Jarraitu irakurtzen

2016-10-20

Fernando Larruquert, zinemagile eta argazkilaria, Irungo bere etxean zendu da 82 urterekin. Larruquert Euskal Memoria Fundazioaren sortzailetako bat izan zen 2009 urtean eta beti egon zen hurbil, gure lanak zein ikerketak jarraitzen eta sustatzen. Oso ezaguna euskal kulturaren munduan, Fernandok, Nestor Basterretxearekin batera zuzendu zuen Ama Lur filma mitikoa frankismoaren garaian. Euskal zinema modernoari hasiera eman zion filma horrekin, baina beste filma batzuk ere zuzendu zituen, Agur Everest, Pelotari edo Euskal Herria-Musika, besteak beste. Azkeneko urteetan argazkigintza izan zuen bizibide, Irungo Lamia argazki dendan. 2008 urtean aurkeztu zuen argazki erakusketa bat Donostian, Larru hunkitua lelopean.

Jarraitu irakurtzen

2016-10-01

Estatu terrorismoarekin lotutako pertsona batek Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpuzkiari buruz informazio zehatza eskaini duela esan du Donostian familiaren abokatua den Iñigo Iruinek. Informazioa eta dokumentazioa kazetari bati eman zion eta berak pasatu zizkion datuak Iruini iazko abenduan. Pasa den ekainean osatu zuen informazioa. Dosierra aztertu ondoren, abokatuak Paco Etxeberria auzitegi-medikuari eta Euskal Memoria Fundazioari helarazi zion informazioa. Iturrien arabera Naparraren gorpua Mont de Marsan bailarako baso batean dago, Frantzian. Paco Etxeberria leku horretan egon da eta txosten bat idatzi du. Printzipioz dokumentazioa eta lekua bat datoz. Atzo (irailak 30, ostirala) familiaren abokatuak Auzitegi Nazionalean Naparraren auzia berriz irekitzeko eskatu zuen   

Jarraitu irakurtzen

2016-09-22

Irailaren 21ean Nafarroako Gobernuak omenaldi xume bat eskaini zien Paco Etxeberria auzitegi- antropologoari eta elkarte memorialistei, besteak beste, Euskal Memoria Fundazioari. Tuterako Castel Ruiz erakinean izan zen ekitaldia. Bertan Tuterako alkate Enrique Larrartek, Nafarroako presidente Uxue Barkosek eta Francisco Ferrandiz ikertzaileak parte hartu zuten. Elkarte memorialisten izenean Olga Alcegak eta Itziar Munarrizek hartu zuten hitza eta aitortzagatik esker ona adierazi. Ekitaldiaren bukaeran elkarte memorialisten ordezkariek argazki bat atera zuten. 

Jarraitu irakurtzen

2016-07-21

EHUko Udako ikastaroen barnean, ekainaren azken astean Kriminologiaren Euskal Institutuak (KREI) programa berezi bat antolatu zuen “Tortura, tratu txar eta umiliagarrien biktimentzako egia eta aitorpena” lelopean. Jardunaldietan instituzioetako ordezkariek, adituek, elkarteek eta torturaren biktimek hartu zuten parte, besteak beste Euskal Memoria Fundazioak. Eugenio Etxebesteren eskutik, torturari buruz egiten ari den ikerketa-lana azaltzeko aukera izan zuen.

Hemen duzue ekainaren 29an eskainitako hitzaldia bere osotasunean.

Jarraitu irakurtzen

2016-04-21

Joan zen asteazkenean, apirilaren 20an, "Iheslariak" liburua aurkeztu genuen Bilboko La Bolsa jauregian. Ekitaldian hitza hartu zuten Nieves San Emeteriok, Jose Miguel Arrugaetaren ama, eta Iñaki Egañak, liburuaren egilea. Erbestea izan zen hitzaldiaren mamia, eta Nieves eta Iñakiren hitzen ondoren, jendeak parte hartu zuen eztabaidan.

Jarraitu irakurtzen

2016-04-05

Julen Arzuagak idatzitako “Oso latza izan da” liburua Kopenhageko Dignity Instituteko liburutegian aurki daiteke dagoeneko. Torturari buruzko agiri, liburu, gida edota testigantza gehien biltzen dituen gunea da, hain zuzen ere. Ahotsa.info-ko kideen eskutik jaso zuen liburua Therese Rytterek ―argazkian, erdian―. Abokatua eta institutu horretako arlo legalaren zuzendaria da.  

Kopenhageko Dignity Instituteko esteka zuzena

Jarraitu irakurtzen

2016-03-18

Euskal Memoria Fundazioak 1.007 tortura kasu berri jarri ditu ikusgai bere webgunean. Beraz, orain arte baieztatu ahal izan ditugun tortura kasuak, guztira, 5.022 dira. Ikerketak beste emaitza bat utzi du, alegia, atxilotu arren, 776 pertsona ez dituzte torturatu. 5.022 tortura kasuetatik, 4.224 gizonezkoei dagozkie, eta emakumezkoei, berriz, 798 kasu. % 15.

Jarraitu irakurtzen

2016-03-14

Martxoaren 11n "Iheslariak:euskal erbestea (1936-2015)" liburua aurkeztu zen Legazpiko Kultur Etxean. Aitor Ibañez izan zen aurkezlea, eta Iñaki Egaña historialari eta Euskal Memoria Fundazioko presidenteak eta Eugenio Etxebeste Arizkuren, Anttoniheslari ohiak hartu zuten hitza. Erbestearen gaiari buruz luze aritu zen Egaña, eta Etxebestek bere bizipenak azaldu zituen, besteak beste, Dominikar Errepublikan eta Ekuadorren. Hitzaldia bukatu ondoren luntxa izan zen partaide guztientzat Legazpiko elkarte batean.

Jarraitu irakurtzen

2016-01-01

Euskal Memoria Fundazioaren hurrengo lan monografikoaren gainean lanean ari gara dagoeneko. Euskal Preso Politikoen bizipenak islatu nahi ditugu, batez ere, espetxe barruko euren bizimodua. Lan hau osatzeko espetxeetako argazkiak behar ditugu. Horrenbestez, espetxe edo garai batekoak zein bestekoak, bakarkakoak, taldekoak izan, bidal iezazkiguzue, formatu digitalean, ondoko helbide elektronikora: zubia@euskalmemoria.eus

Jarraitu irakurtzen

2015-12-09

Azken bost egunetan Durangoko Azokan izan gara Euskal Memoriaren proiektua ezagutzera emateko eta hedatzeko. Gure estandean ikusgai izan da "Iheslariak. Euskal Erbestea (1936-2015)", aurtengo lan monografikoa. Bere egilea, Iñaki Egaña, azokan izan da liburuak sinatzen eta jendearekin hizketan. Proiektu honi hasieratik bere sostengua eman diotenei gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu, eta babesle berriei beste horrenbeste. Azken hauei ongi etorri. Datorren urtean ere elkar ikusiko dugu Durangon. 

Jarraitu irakurtzen

2015-12-01

EHUko Carlos Santamaria Zentroan aurkeztu zen atzo "Iheslariak. Euskal erbestea (1936-2015)" liburua. Euskal Memoria Fundazioaren seigarren lan monografikoa da eta ia mila orrialde ditu. Eugenio Etxebeste iheslari ohiak, erbestean jaio zen Ikerne Letamendik, Anai-Arteako Lehendakari Mixel Mendibourek eta liburua sinatzen duen Iñaki Egañak hartu zuten hitza ekitaldian. Euskal Memoriaren kidea den Karmele Urbistondok aurkezle lana egin zuen. Zenbait iheslari ohi ere izan zen aurkezpenean.

Jarraitu irakurtzen

2015-11-11

Euskal Memoria Fundazioaren aurtengo lan monografikoa inprimategian da dagoeneko eta laster izango da gure babesleen eskuetan. Ia mila orri dauzka liburuak eta erbestea da bere oinarria, hain zuzen ere. Atzoko eta gaurko iheslariak, exiliatuak eta deportatuak azaltzen dira liburuaren orrietan, 1936tik 2015era. Iñaki Egaña, historialaria eta Euskal Memoria Fundazioaren presidentea da lanaren egilea.   

Jarraitu irakurtzen

2015-11-02

Berriz ere Euskal Memoria Fundazioa Durangoko Azokan egongo da, babesleei eta lagunei berri emanez. Aurten gure lan monografikoa da "Iheslariak. Euskal erbestea (1936-2015)". Liburu berria posta arruntaz edo mezularitza bidez jaso ordez Durangon bertan eskuratu nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitez, azaroaren 17a baino lehen, ondoko helbidera idatziz: admin@euskalmemoria.eus edo 943 30 40 40 telefono zenbakira deituz.

Jarraitu irakurtzen

2015-09-01

1936ko abuztuaren 30ean Juana Josefa Sagardia (haurdun) eta bere sei seme-alabak (Joaquín, Antonio, Pedro Julián, Martina, José eta Asunción) Legarreako leizean desagertu ziren. Ia 80 urte ondoren ehun bat lagun bildu ziren bertan, Sagardia Goñi familiari omenaldia eskaintzeko. Xumea baina sentikorra izan zen igandeko ekitaldia. Maite Urroz, Gazteluko alkateak; Zaloa Basabe, kazetariak; Iñaki Egaña, Euskal Memoria Fundazioko lehendakari eta historialariak eta Jose Maria Esparza, "La sima" (Osina) liburuaren egileak hartu zuten hitza.

 

   

Jarraitu irakurtzen

2015-07-27

Uztailaren 25ean aurkeztu zen Oiartzungo udaleko areto nagusian Kattin Txiki Elkartearen azken lana: Trabajadoriak. Frankismoaren gatibuak Oarsoaldean. Dokumentalean trabajadorien testigantzak jasotzen dira, besteen artean, egun hilik diren Felix Padin, Guillermo Aizpuru eta Marcelo Usabiagarena eta Luis Ortiz Alfaurena, 99 urteko bilbotarra eta trabajadorien sufrimenduaren lekuko zuzena. Aurkezpenean Ortiz berak parte hartu zuen eta geroago beste omenaldi xume bat jaso zuen Babiloni kanpamenduan.  

Jarraitu irakurtzen

2015-06-25

Irunberriko arroilan Jon Lizarralde eta Susana Arregi etakideak hilik eta German Rubenach larri zaurituta aurkitu zituztenetik 25 urte igaro direnean, gertaturikoa argitu eta egia jakiteko eskaera indartu da Oñati, Andoain eta Iruñean burutzen ari diren ekimenen bidez, besteak beste. Txemi Gorostiza kasua jarraitu zuen abokatuak, eta German Rubenach berak hitzaldia eskaini zuten Oñatin, "Zer gertatu zen Irunberrin?" galdetzeko.

Jarraitu irakurtzen

2015-06-24

Bere hitzek argi uzten dute Periko Solabarriaren grina eta ekarpen mugagabea. Euskal Memoriaren fundatzaile, oroimena ere borroka esparru izan du. Utzi gaitu, baina bere arrastoa edonon topatuko dugu etorkizunean ere. Berari esker ere bagarelako. Milesker, Periko.

Jarraitu irakurtzen

2015-06-17

1990eko ekainaren 25ean Jon Lizarralde eta Susana Arregi ETAko kideak Irunberriko arroilan hilda agertu ziren, Guardia Zibilaren ordu askotako setioaren ondoren, eta German Rubenach ere larri zaurituta gertatu zen. Bere buruaz beste egin zutela zioen bertsio ofiziala frogatzeko modurik ez zen egon, eta egia jakitea aldarrikatzen ari dira beren jaioterrietan, gertakari haiek gogora ekartzeko ekimenen bitartez.

Jarraitu irakurtzen

2015-06-09

Euskal Memoria Fundazioak webgunera igo berri ditu ziurtatu eta datuz osatutako 739 tortura kasu berri, beraz orain arte konfirmatu ahal izan ditugun euskal herritar torturatuen kasuak 4.015 dira. Dokumentazio eta lekukotasun berriak jaso heinean hurrengo aste eta hilabeteetan zerrendaok berritzen joatea da helburua, ikerketa osatu arte. Edonola ere, gaiaren konplexutasuna kontuan izanda inoiz behin-betikotzat eman ezin ahalko den esparrua dugu hau.

Jarraitu irakurtzen

2015-06-05

“Galdutako objetuak” dokumentalaren egitasmoa aurkeztu dute,  Mikel Zabalza kasuaren zein torturaren eragina ardatz duen ikus-entzunezkoa. Sustatzaileek Iruñean egin dute aurkezpena, babesa eskaini dioten eragileekin zein herritarrekin batera. Euskal Memoria Fundazioak egitasmoak torturaren egia ezagutzeko bideari egiten dion ekarpena eskertu du.

 

Jarraitu irakurtzen

2015-06-01

Erbestearen gaiari ez zaio orain arte ikuspegi zabalean heldu argitalpen monografiko batean, are gutxiago azken bost hamarkadetan gertaturikoa aintzar hartuta. Euskal Memoria Fundazioak erronka horri heldu dio, eta deserria izango da, kasu askotan izen-abizenez hornituta, aurten -azaroan- babesleek jasoko duten liburuaren ardatz nagusia.

Jarraitu irakurtzen

2015-05-07

Milaka izen, haien sufrimendu eta pairamen ezagutu gabeak, onartu gabeak, kontakizun ofizial nagusietatik erauziak. Azken mendean etengabea da jazarpenaren eta errepresioaren arrastoa euskal herritarrengan, eta aitortu gabeko biktimen zerrenda amaigabea. Hau guztia bildu, dokumentatu eta modu iraunkorrean jendarteratzeko tresna abian jarri berri du Euskal Memoria Fundazioak, Donostian egindako aurkezpenean.

Jarraitu irakurtzen

2015-04-16

"Deklaratu gabeko gerra. Estatu terrorismoa Euskal Herrian" liburuaren aurkezpenak egiten dihardu Euskal Memoria Fundazioak herriz herri. Liburuaren egileak, besteak beste Iñaki Egaña Euskal Memoriako lehendakaria, errepresioaren atal ilunenetakoen berri eskaintzen ari dira, hain zuzen ere hauek argitara ekarri eta gertatutakoaren egiari bestelako ekarpena egiteko.

Jarraitu irakurtzen

2015-04-13

Gaiok izan dituzte hizpide Baionako Unibertsitatean garatzen ari diren jardunaldietan, Varenne Unibertsitate Institutuak antolatuta. Biolentzia politikoa eta justizia trantsizionala diziplina ezberdinen ikuspegitik aztertzen ari dira, eta Euskal Herriko gatazkan Espainiako torturaren erabilpenak eta horri loturik datorren zigorgabetasunak leku esanguratsua izan dute. Euskal Memoriak parte hartu du, beste eragileekin batera.

Jarraitu irakurtzen

2015-03-02

1936tik 2013 bitarteko bortxakeria politikoaren ondorioak biltzeko ikerketa burutu du Euskal Memoria Fundazioak Hernaniko Udalaren ekimenez. Hauek ezagutarazi eta herritarren artean osatzeko deialdia egin zen aurkezpenean, denen kontakizunekin egia osatzen joateko.

 

Jarraitu irakurtzen

2015-02-02

Gaur beste zerrenda bat jarri dugu gure webgunean. Ezkaba gotorlekuan preso egon eta bertan hil ziren pertsonen izenak bistaratzeko aukera dago. Fitxa bakoitzean datu zehatzak azaltzen dira: izena, generoa, adina, jaioterria, lanbidea, heriotza arrazoia eta heriotza data. Gerra ondoren Ezkabako gotorlekuan hainbat preso zegoen eta gutxienez 69 hil ziren gaixotasunak jota. Norbaitek akatsen bat edo zer osatua aurkituko balu fitxa batean, ekarpena edo zuzenketa bidaltzeko eskatzen diogu, webgune honetara edo info@euskalmemoria.com helbidera.

Jarraitu irakurtzen

2014-11-30

Gerra zikinaren biktimen senide batzuk parte hartu dute Euskal Memoria Fundazioaren bosgarren lan monografikoaren aurkezpenean, Donostiako San Telmo Museoan. Aurten Estatu terrorismoari buruzko ikerketa sakona egin da, eta horren ondorioak bildu dira argitalpenean.

Jarraitu irakurtzen

2014-09-29

1936ko altxamenduaren osteko gerran eta ondorengo urteetan hirian islatu ziren une eta gune garrantzitsuenak ezagutzeko 110 leku identifikatu daitezke Donostiako Udalak aurkezturiko mapa birtual berrian. Euskal Memoria Fundazioak burutu du ikerketa lana.

Jarraitu irakurtzen

2014-07-09

Donostiako Aiete Jauregian egindako ekitaldi xumearen bitartez Euskal Memoriari eskaini diote frankismoan Tribunal de Orden Publiko delakoak auziperatu eta espetxeratutako emakumeek plaka, errepresioaren inguruko egia ezagutu eta ezagutarazteko egindako lana aitortuz. Gipuzkoako Foru Aldundiak maiatzean eskaini zien auzitegi frankistek jazarritako emakumeei ikurra, «emakumeek injustizia bikoitza jasan baitzuten, erregimenarekin bat ez egiteagatik, haren kontra borrokatzeagatik, eta emakumeak izateagatik».

Jarraitu irakurtzen

2013-11-27

Euskal Memoria Fundazioak hizkuntza zapalkuntzaren gaiari heldu dio oraingoan eta horren inguruko liburu mardula idatzi du Dabid Anautek, memoria dokumentala eta memoria bizia oinarri hartuta. Donostiako Aieteko jauregian egin dugu aurkezpena. Bertan, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendari Zigor Etxeburua eta Oroimen Historikoaren zuzendari Marina Bidasoro, Joan Mari Torrealdai, Xabier Mendiguren, Itziar Aizpurua, Joxe Manuel Odriozola, Sagrario Aleman, Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaorekin batera euskalgintzako hainbat erakundeetako ordezkariak ere bertan egon dira.

Jarraitu irakurtzen

2012-12-01

Egiari Zor Fundazioarekin batera, Torturaren aurkako taldearekin batera, inoiz torturaren inguruan egin den bildumarik zabalena aurkeztu du gaur Euskal Memoria Fundazioak, amaitzeke dagoen lan bat adierazle eta, bereziki, lan kolektibo herritarraren emaitza. Torturaren egia ezagutarazteko ekarpena izan nahi duenak azken bost hamarkadatan torturatutakoen ahotsak jaso ditu.

Jarraitu irakurtzen

2011-11-30

Franco diktadoreak udan pasatzen zituen jauregian bertan, Donostiako Aiete Jauregian, bildu dira gaur Euskal Memoriako babesle, fundatzaile eta memoriaren inguruan aritzen diren eragileak, Frankismoari buruz egindako lan sakonari ongietorria ematera, ordezkari instituzionalez gain. Isilpean eta itzalean sufritu duten horiei guztiei eskaini die lana Iñaki Egaña historialari eta idazleak.

Jarraitu irakurtzen

2010-11-29

Babesleen etxeetara bidean da jada Euskal Memoriaren lehen lana, azken 50 urteetako errepresioaren ondorioen inoizko bilduma osatuena jasotzen duen “Gernikako seme-alabak”. Donostian aurkeztu du liburua Joxean Agirre idazle eta koordinatzaileak, Graxi Etxebehererekin batera.

Jarraitu irakurtzen