Albisteak

"Mila gauza egin dizkigute, baina beti izan gara barrutik libre"

2015-06-24

Bere hitzek argi uzten dute Periko Solabarriaren grina eta ekarpen mugagabea. Euskal Memoriaren fundatzaile, oroimena ere borroka esparru izan du. Utzi gaitu, baina bere arrastoa edonon topatuko dugu etorkizunean ere. Berari esker ere bagarelako. Milesker, Periko.

Euskal Memoria Fundazioaren aldizkariko bigarren alean utzi zigun oroimen historikoari buruzko bere ikuspegi sakona: "Oroitzea berriz ere bizitzea da. Memoria bizitza da. Memoria barruan daramagu, eta galtzen badugu ez dugu inoiz jakingo ez nortzuk garen, ezta nondik gatozen ere. Frankismoaren urteak kalean edota lantegian bizi izan ditugunok gertatu zenaren inguruko lekuko biziak gara. Ez dugu azken garaipena lortu, baina gure historia eskuzabaltasun eta balore eredu da, jendarte honek eskaintzen dizkigunengandik oso ezberdinak. Barrutik oso libre den belaunaldi baten parte gara, eta memoria historikoak berpiztuko du barruan eraman genuen askatasun hori, oso handia, erraldoia dena. Mila gauza egin dizkigute, baina beti izan gara barrutik libre, eta askatasun horrek ematen zigun indarra eta kemena borrokan segitzeko, nahiz eta kanpotik ez ia ezer ikusi".

"Nos han hecho mil cosas, pero siempre hemos sido libres por dentro"