Albisteak

Etxarri Aranazko sufrimenduaren mapa Euskal Memoria Fundazioak egingo du

2017-10-25

Urriaren 24an aurkeztu zen Etxarri Aranazko udaletxean ekimen berri bat herriko sufrimenduaren mapa osatzeko. Etxarri Aranazko Udalak balioztatu du bere herrian 1936tik hona giza eskubideen hainbat urraketa egon zela, arrazoi politikoek eragindakoa. Urraketa horiek sufrimendu handia ekarri die hainbat herritarrei eta arrasto handia utzi dutela herrian aipatu du udalak. Egoera hori gainditzeko Udalak erabaki du Etxarri Aranazko sufrimenduaren mapa egitea, oroimen historikoa lantzeko eta herriko iragana ongi ezagutzeko. Euskal Memoria Fundazioak aztertuko du lana sufrimenduaren mapa betetzeko. Argazkian, besteak beste, Eneka Maiz, Etxarri Aranazko alkatea; eta Iñaki Egaña, Euskal Memoria Fundazioaren presidentea. Argazkia: Guaixe 

Etxarri Aranazko sufrimenduaren mapa Euskal Memoria Fundazioak egingo du
Etxarri Aranazko sufrimenduaren maparen aurkezpena