Albisteak

Alemaniarren bisita Euskal Memoriaren bulegora

2017-04-27

Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena bertatik bertara bizitzeko helburuarekin, alemaniar talde bat, zehazki zortzi lagun, Euskal Herrian dira egunotan. Gernikaz gainera, Donostia ere bisitatu dute, eta, besteak beste, Euskal Memoria Fundazioa ezagutu dute. Elkarrizketa luze bezain mamitsuan, ildo eta ikerketa-lan nagusiei buruzko azalpenak jaso dituzte. Euren aldetik, ugariak izan dira galderak, beraz, jakin-mina asetu izana espero dugu. Eskerrik beroenak guztiei, baita gidari izan duten eta Euskal Memoriaren kolaboratzailea den Ingo Niebeli ere.

 

Alemaniarren bisita Euskal Memoriaren bulegora
Alemaniar talde baten bisita gure bulegora