Lege Oharrak

Lege Oharra

2014-09-29

 

1. Identifikazio-datuak

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearekin bat, jakinarazten da www.euskalmemoria.eus atariaren titularra EUSKAL MEMORIA FUNDAZIOA dela. Bere helbide elektronikoa info@euskalmemoria.eus da.

EUSKAL MEMORIA FUNDAZIOAk Tafallan (Nafarroa) du bere egoitza, Cuatro Esquinas kaleko 1, 1ean, eta bere IFK G71025480 da.

EUSKAL MEMORIA FUNDAZIOA Nafarroako Fundazioen erregistroan dago inskribatuta 269. zenbakiarekin.  

 

2. Jabetza intelektuala

Atari honetako edukiak Creative Commons baimenaz babesturik daude, zehazki Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 2.5 Espainia) baimen pean. Baimen honek aukera ematen du eduki hauek kopiatzeko, banatzeko eta publikoki hedatzeko, betiere kontuan hartuta lanaren jabetza intelektualari buruzko ohar guztiak oso-osorik gorde eta aitortu aitortu behar direla, eta ezin direla merkataritza xedetarako erabili. Ezin dira webgune honetan jasotzen diren edukiak bestelakotu, eraldatu edo lan eratorririk sortu haietatik abiatuta.

Baimen osoa: http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/2.5/es/

 

3. Erantzukizuna

1. Atari honetan jasotzen da Euskal Memoria Fundazioak fidagarritzat jotzen dituen iturrietatik fede onez bildutako informazioa. Hala ere, Euskal Memoria Fundazioak ez du atariaren edo bere edukien gaineko berme espliziturik zein inpliziturik ematen. Euskal Memoria Fundazioak ez du bermatzen atariko orrien funtzionamendua, ezta bere edukiak uneoro osoak, zehatzak edo fidagarriak izanen direnik. 2. Euskal Memoria Fundazioak ez du bere gain hartuko ataria erabiltzeak eragindako kalte edo galera zuzenen zein zeharkakoen gaineko inolako erantzukizunik; sistema informatikoetan sortutakoak, birus informatikoak eta atariko informazioan oinarrituz hartutako edozein erabakiren ondorioz eragindako kalteak barne. Euskal Memoria Fundazioak informazioaren baieztatze-idatzia eskatzea gomendatzen du, hala behar izanez gero.

Atari honek modua ematen du besterenak diren Interneteko era guztietako informazio, zerbitzu, datu eta programetara sartzeko, eta kasu horietan, EUSKAL MEMORIA FUNDAZIOA ez da inola ere eduki horien erantzule egiten, ez eta eduki horien kalitate, fidagarritasun edo zehaztasunaren inguruko erreklamazioen erantzule ere.

 

4. Erabilera baldintzak

Atari honetako informazioa erabiltzerakoan, kasuan kasuko arauak beteko dira. Euskal Memoria Fundazioak ez du bere gain hartuko atariko edukien erabilera ezegokiaren inguruko inolako erantzukizunik, ezta aipatutako erabilerak eragiten ahal dituen ondorioen ingurukorik ere.

-----

1. “Atari” terminoak, erabilera baldintza hauen ondorioetarako, “webgune” esan nahi du. 2. Euskal Memoria Fundazioa-k beretzat gordetzen du edozein unetan atari honetako edukiak eta bertan Sartzeko Baldintza Orokorrak aldatzeko eskubidea, aldez aurretik jakinarazi gabe. 3. Erabilera Baldintza Orokor hauek, eta erabiltzailearen eta bitartekotzaren artean ezartzen diren harreman guztiak indarreko lege espainiarrak arautuko ditu. 4. Ataria erabiltzeak berekin dakar aurreko Erabilera Baldintza Orokorrak onartzea.

 

5. Datu pertsonalen babesa

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera (aurrerantzean, DBLO), erabiltzaileei jakinarazten zaie atari edo webgune honetan ematen dituzten datu pertsonalak EUSKAL MEMORIA FUNDAZIOAren fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Erantzulea. Hala, ekarpenak jasotzeko, babesletzak kudeatzeko, harremanetarako eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.

Atari edo webgune honetan sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, atariko zenbait eremu erabiltzeko, ezinbestekoa da erabiltzaileak hainbat datu pertsonal ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Datu pertsonalak emateko galdetegi bat bete beharko du, eta, bertan, datu horien helburua zein den eta zein datu ematea derrigorrezkoa den adierazita egongo da.

Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osotuak emateko konpromisoa dauka; EUSKAL MEMORIA FUNDAZIOAk ez du erabiltzaileak emandako datuen zuzentasunari edota egiazkotasunari dagokion inolako erantzukizunik hartuko bere gain.

Erabiltzaileak ezin du hirugarrenen datu pertsonalik erabili, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

EUSKAL MEMORIA FUNDAZIOAk erabiltzaileari gogorarazi nahi dio noiznahi erabil ditzakeela sarbide-, zuzenketa-, ezeztapen- eta aurkaritza-eskubideak. Horretarako idatzi bat bidali beharko dio EUSKAL MEMORIA FUNDAZIOAri: Ametzagaña kalea, 19-behea, 20012 Donostia (Gipuzkoa). Eskariarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko da.

ESUKAL MEMORIA FUNDAZIOAk, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu-neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza-jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko da datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun-neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia; batez ere, DBLO eta beronen garapenerako araudia. Nolanahi ere, erabiltzaileari argi adierazi nahi zaio segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak eta, ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela EUSKAL MEMORIA FUNDAZIOren erantzukizunpekoak.

 

6. Cookie-en politika

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu web-orriaren erabilpenaren inguruan informazioa jaso eta gabezien arabera informazioa osatu eta horren arabera egokitzeko. Cookie horiek Google Analytics zerbitzuaren erabilpenetik eratorritakoak dira.  

Cookie-en erabilpena sahiestu dezakezu zure nabigatzailearen konfigurazioan web-orriek cookie-ak erabiltzeko eskaintzen duten aukera desgaituz. 

Google Analitycs-en oharra

 “Web-orri  honek Google Analytics erabiltzen du, Google Inc. (1600 Amphitheatre Parkway Mountain View, California, CA 94043, Estatu Batuak) enpresak eskainitako zerbitzu analitikoa. Google Analytics-ek cookie-ak erabiltzen ditu, alegia, web-orriaren erabilpena aztertzeko zure ordenagailuan dauden testu-artxiboak. Web-orriaren erabilpenaz cookie-ak sortzen duen informazioa (IP helbidea barne) zuzenean Google-en zerbitzarietara igorria eta artxibatua izango da. Google-ek informazio hau erabiliko du web-orriaren erabilpenaren arrastoa segitzeko, web-orriaren jarduera txostenak biltzeko, eta interneten zein web-orriaren jarduerarekin loturiko bestelako zerbitzuak eskaintzeko. Googlek hirugarrenei eskain diezaieke informazioa legez galdegindako kasuetan, edota hirugarrenek Googlen bitartez informazioa prozesatzen dutenean. Google-ek ez du zure IP helbidea Google-en esku dagoen bestelako inolako daturekin erlazionatuko. Zure nabigatzaileko ezarpenetan aukera hori hautatuz desgaitu dezakezu cookie-en erabilera, baina horrek web-orri honen funtzionabilitatean eragina izan dezake. Web-orri hau erabiltzerakoan Google-ek zuri buruz duen informazioa goian aipaturiko baldintza eta helburuen arabera baliatzea baimentzen duzu”.