Albisteak

Torturari buruz hitz egin dute Portellik eta Ruiz Goikotxetak Iruñeako mahai inguruan

2020-02-15

Ehun ta hogei lagun bildu ziren otsailaren 15ean Iruñean Serge Portelli eta Jeannette Ruiz Goikotxetaren torturari buruzko hitzak aditzeko. Euskal Memoria Fundazioak antolatu zuen mahai ingurua eta ekitaldian parte hartu zuten ere Amaia Izko Aramendiak, abokatua, eta Iñaki Egañak, fundazioaren presidentea eta historialaria. Nafarroako Antzerki Eskolako aretoan egin zen ekitaldia.

Portelli, Versaillesko Dei Auzitegiko magistratu ohiak, argi eta garbi esan zuen tortura errealitate bat dela Europan zehar, bereziki espainiar estatuan. Abokatuak, fenomeno horri aurre egiteko lehen urratsa aitortza dela, gehitu zuen. Tortura salatzea ezinbestekoa da jurista frantsesaren iritziz.

Portellik Espainiako konstituzioan tortura debekatuta dagoela apaitu zuen, baina hori ez dela nahikoa torturarekin bukatzeko. Beraz, torturari buruzko ikerketa Estatuak egin behar du. Estatuak ez badu egiten, gizarte zibilak egin behar du lana, ez dago beste irtenbiderik,

Bere interbentzioan, frantsezez egina, Portellik tortura krimen bat dela esan zuen, abominagarrienetako bat, eta gehitu zuen demokrazia gehienetan torturatzen dela, bereziki Estatu Batuetako kasuan.

Portelliren ondoren, hitza hartu zuen Jeannette Ruiz Goikotxetak, psikologoa, psikologia klinikoan aditua eta IVAC-KREIk bultzatutako torturari buruzko ikerketako koordinatzailea Nafarroan. Berarentzat lehenengo galdera hauxe da: Zer gertatzen da bost eguneko inkomunikazioan hainbeste pertsonek trauma psikologikoak jasan ditzaten, baita bizitza osoan ere?

Ruiz Goikotxetaren hitzetan, norbait izutzeko ez da zertan kolperik eman behar, horretarako teknika asko daude, lo egitea galaraztea adibidez. Goikotxetaren aburuz torturatutako pertsona gehienek erru-sentsazioa dute, adibidez, lagun bat salatu dutelako. Psikologoak gehitu zuen torturatutako pertsona gehienek sufritutakoaren aitorpen soziala behar dutela.

Mahai ingurua baino lehen, Serge Portelli magistratu ohia Nafarroako Parlamentuan izan zen bilera batean Unai Hualde presidentearekin, Nafarroan torturari buruzko ikerketaren egoeraz hitz egiteko. 

Tortura Euskal Herrian - Serge Portelli (euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez)