Albisteak

"Gogoan hartzeko izenak" liburuaren erakusketa irekita Otxandioko Bolalekuan

2018-03-05

"Gogoan hartzeko izenak", Euskal Memoria Fundazioaren aurtengo liburuaren erakusketa, zabalik egongo da Otxandion, martxoaren 16ra arte. Argazkien bilduma Bolalekuan dago ikusgai. Erakusketaren inaugurazioan, martxoaren 2an, liburuaren egileak, Joseba Zabalza argazkilaria, hitz egin zuen lan monografikoari buruz. Ehun eta ehun hitzorduak, bidaiak, argazki sesioak... egin behar ditu azken lau urteetan edizioa osatzeko. Dena den, liburua ikusita, merezi duela hainbeste lan egitea adierazi zuen Zabalzak bere hitzaldian. Otxandioko Udala antolatu du liburuari buruzko erakusketa.

 

Liburuaren egilea Joseba Zabalza argazkilari iruindarra da. Zabalzak ibilbide luzea egin du argazkigintza munduan eta lau urtez egon da lan monografiko honekin. Euskal Herriko gatazka armatu eta politikoan isilarazitako biktimei buruzko lan indartsu eta sentikorra da. Liburuaren gidoia oso sinplea da, heriotzaren lekura itzuli dira biktimen senideak: amak, anai-arrebak, seme-alabak, ilobak… Eta toki berean, heriotza gertatu zen lekuan, denak agertzen dira argazkietan. Orrialde hauetan ez dira sartzen biktima guztiak, ezinezkoa da, baina hainbat kasu aipatzen dira liburuan, guztira 105. 

Liburuaren erakusketa Otxandion