Albisteak

"Euskal Herriko Pegatak" liburuaren hitzaurrea sarean

2017-06-08

Euskal Memoria Fundazioaren azken lan monografikoak pegatinei buruzko ikerketa eta bilduma izan du oinarri. Izan ere, adierazpen askatasunaren defentsan oso baliagarriak izan dira Euskal Herrian. Borroka luze eta iraunkor bezain garrantzitsuan, protagonista bilakatu dira. 1960ko hamarkadaren erdian sortutako lehen pegatinak eta garaikideagoak direnak,  orotara 9.000 inguru bilduko ditu lan mardul honek eta 3 liburukietan argitaratuko dira. Lehenak, 1965etik 1979ra bitarteko 3.000 jaso ditu. Proiektuaren hasiera baino ez da.      

Liburu hau ez ezik hurrengoak ere, abiapuntu on bat izango dira hainbat ikerketa bultzatzeko. Fenomeno horren ezagutzan sakontzeko materiala eskura-eskura dugu lehen aldiz. Bilduma lanaz harago, bestalde, aurkezpena beraren ordenari garrantzi berezia eman zaio. Batetik, 1965etik 1979ra bitarteko gertaerak kontatzen dira, eta, bestetik, geure herriaren eraikuntzari lotutako gaiak agertzen dira, hots, euskara, kultura, borroka politikoak eta sozialak, gazteak, emakumek, beste herriekiko elkartasuna.. Azken finean, mobilizaziorako arrazoi izan diren alderdi guztiak.

Iñaki de Nicolasen, Pablo Salgadon eta Javi Ubiernaren esku egon da edizioa. Gaurtik aurrera, liburuaren hitzaurrea, Edorta Jimenez Ormaetxeak idatzita, gure webgunean egongo da ikusgai.

https://www.euskalmemoria.eus/eu/Argitalpenak/Liburuak/Euskal_Herriko_Pegatak_(1965-1979) 

"Euskal Herriko Pegatak" liburuaren hitzaurrea sarean