2018-10-02

"Gogoan hartzeko izenak" liburuaren egileari, Joseba Zabalza argazkilari iruindarrari, elkarrizketa bat egin diote Hala Bedi irratiko "Suelta la Olla" saioan. Elkarrizketan Zabalzak bere liburuaren hasiera, lau urtetako lanaren bilakaera, biktimekin igarotako momentuak edota memoria historikoaren egungo egoera aipatu ditu, besteak beste. Elkarrizketa gaztelaniaz izan da.

 

2018-09-28

Ostiral honetan, irailak 28, aurkeztu dute Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean "Euskal Herriko Pegatak 2 (1980-1989)", Euskal Memoria Fundazioaren bederatzigarren lan monografikoa. Ekitaldian hitza hartu dute Iñaki Egañak, Euskal Memoriaren presidenteak; Pablo Salgado Méndezek, lanaren kordinatzaileak; Xabier Arginzonizek, Euskal Herriko Pegatineroen Elkartearen ordezkariak eta Ricardo Gonzalez de Duranak, pegatinen munduan adituak eta bertsolariak. Egañak esan du fundazioa 2009 urtean sortu zela eta urtez urte lan monografiko bat eskaini diola Euskal Herriko gizarteari. Tortura, erbestea, euskara, gerra zikina edo frankismoa, besteak beste, izan dira liburuen gaiak orain arte eta hurrengo lana itzela izango da, Egañaren ustez, Euskal Herriko presoen egoerari buruzko liburu bat. 

Aldizkariak