Albisteak

"Euskal Herriko pegatak (1965-1979)" liburua Durangoko Azokan

2016-11-24

Berriz ere Euskal Memoria Fundazioa Durangoko Azokan egongo da, babesleei eta lagunei berri emanez. Aurten gure lan monografikoa da " Euskal Herriko pegatak (1965-1979)". Liburu berria posta arruntaz edo mezularitza bidez jaso ordez Durangon bertan eskuratu nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitez, azaroaren 30a baino lehen, ondoko helbidera idatziz: admin@euskalmemoria.eus edo 943 30 40 40 telefono zenbakira deituz.

"Euskal Herriko pegatak (1965-1979)" liburua Durangoko Azokan