Albisteak

Estatu terrorismoari buruzko liburua aurkeztu dugu San Telmo Museoan

2014-11-30

Gerra zikinaren biktimen senide batzuk parte hartu dute Euskal Memoria Fundazioaren bosgarren lan monografikoaren aurkezpenean, Donostiako San Telmo Museoan. Aurten Estatu terrorismoari buruzko ikerketa sakona egin da, eta horren ondorioak bildu dira argitalpenean.

Aurkezpen ekitaldian hitza hartu dute Eugenio Etxebeste Arizkurenek -liburuaren hitzaurrearen egilea- eta Aiorak eta Amaiak, Angel Etxanizen alabek. BVEk Etxaniz hil zuen 1980eko abuztuan Ondarroan.

Estatu terrorismoari buruzko liburua aurkeztu dugu San Telmo Museoan
Estatu terrorismoari buruzko liburua aurkeztu dugu San Telmo Museoan