Albisteak

"Gogoan hartzeko izenak" liburuaren erakusketa zabalik Oiartzungo udaletxean

2018-09-03

Euskal Memoria Fundazioaren iazko liburuaren erakusketa, "Gogoan hartzeko izenak", zabalik dago Oiartzungo udaletxean irailaren 16ra arte. Inaugurazioa Irailaren 3an izan zen, arratsaldez, eta ekitaldiaren hasieran Joseba Zabalza argazkilari iruindarrak liburuari buruzko hitzaldia eman zuen. Ehundik gora biktimen historiak bildu ditu Zabalzak liburuan: ETAko eta beste talde armatuetako kideak, iheslariak, manifestariak, politikoak eta abar. Bost urte behar izan ditu egileak argazkiak bilduma osatzeko eta ibilbide luzea (40.000 kilometro) egin du biktimen senideak aurkitzeko, heriotzaren lekura eramateko eta argazkia ateratzeko. Oiartzunen baino lehen erakusketa Ondarroan, Agoitzen edo Otxandion ikusgai egon zen, besteak beste. Argazki bilduma honen hurrengo erakusketa Laudion izango da, irailaren 17tik aurrera. Argazkia: Oarsoaldeko Hitza 

   

"Gogoan hartzeko izenak" liburuaren erakusketa zabalik Oiartzunen