Andoaindarrak400
“Burdin hesien arteko erresistentzia” liburua babesleen artean banatzen ari da
Azken orduko arazo tekniko batzuk gainditu ondoren, 2023ko liburua Euskal Memoria Fundazioaren babesleen artean banatzen ari da. "Burdin hesien arteko erresistentzia. Frankismoko azken euskal preso politikoak (1958-1978) da bolumenaren izenburua. Iñaki Egaña historialaria da liburuaren egilea. Edizio honetan, lehen aldiz, 1938tik 1978ra 15.000 euskal preso politikoren izenak biltzen ditu, herriz herri. Liburuarekin batera, Euskal Memoria aldizkariaren azken alea ere banatzen da.
“Euskal Herriko horma biziak”, Euskal Memoriaren aurtengo lana, babesleen artean banatzen ari da
Euskal Memoria Fundazioaren aurtengo lan monografiko berria babesleen artean banatzen ari da. Banaketa atzeratu duten azken orduko konplikazio teknikoak gorabehera, gure bazkideetako askok liburukia goza dezakete. Azken lau hamarkadetan margotutako mila horma-irudi baino gehiago dira. Lanen bilduma grafikoaren arduraduna Xabier Peñalver Iribarren arkeologo donostiarra izan da. Gainera, gure gonbidapenari erantzun dioten pertsonek beren kolaborazioak aurkezteko egindako horma-irudien argazkiak ere badaude. Liburuaren diseinua Maite Marañon diseinatzaileak egin du.
Abian da Euskal Memoria Funtsa, gure herriaren artxibo grafikoa
Abian da Euskal Memoria Fundazioaren artxibo digital historikoaren proiektua. Bertan, argazkiak, audioak eta bideoak jaso eta katalogatuko dira. Gatazka politikoarekin eta horren ondorioekin zerikusia duen guztia izango da ardatz nagusia. Material gehiena 1958 urtetik gaur egun arte egongo da, nahiz eta aurreko frankismo garaiko ekarpen puntualak izango diren.
Euskal Memoriaren aurtengo lan monografikoa babesleen artean banatzen ari da
Euskal Memoria Fundazioa aurtengo lan monografikoa babesleen artean banatzen ari da. "Euskal Herriko Pegatak" bildumaren azken atala da, hain zuzen ere, joan den mendeko laurogeita hamarreko hamarkadari eskainitakoa. Gure herriak gai ezberdinei buruzko eranskailuak egiteko orduan duen sormenaren erakusgarri berri bat, zuzenean politikoetatik hasi eta jai eta jolas giroko gaietaraino.
Hurrengo lan monografikoa osatzeko horma-irudien argazkiak behar ditugu
Euskal Memoria Fundazioaren hurrengo lan monografikoak mural politikoak izango ditu hizpide. 45 urteko muralak dira, Franco hil zenetik gaur egun arte, eta merezi du liburu batean biltzea eta zabaltzea. Horma-irudien argazki bilduma handia dugu, baina oraindik garaiz gaude beste argazki batzuk jasotzeko. Langileen mugimenduarekin zerikusia duten muraletan interes berezia dugu. Zure ekarpenak helbide elektroniko honetara bidal ditzakezu: zubia@euskalmemoria.eus. Aldez aurretik, eskerrik asko laguntzagatik.
"Askatasun haizea", Euskal Memoria Fundazioaren aurtengo liburua, kalean da
Euskal Memoria Fundazioaren aurtengo liburua gure babesleen etxetara heltzen ari da azken egun hauetan. Izenburua "Askatasun haizea" da eta egileak Joxerra Bustillo, Eugenio Etxebeste Antton eta Iñaki Egaña izan dira. Aurtengo edizioa bakarra izan da eta hiru hizkuntzatan egin da: euskara, gaztelania eta frantsesa. Euren orrietan, 1958tik gaur egun arte arrazoi politikoengatik espetxeratutako 9.000 pertsona baino gehiagoren fitxak agertzen dira.
Aurtengo lan monografikoa osatzeko euskal preso guztien argazkiak behar ditugu
Hilabete honetan epea bukatuko da preso guztien argazkiak biltzeko gure aurtengo lan monografikoa osatzeko. Momentu honetan bost mila argazki edo bildu ditugu, baina presoen zerrenda luzeago da, ia bederatzi mila izen-abizenak izango zirela orain. Azken bultzada emango behar diogu lanari uztailean zehar. Hori dela eta, euskal preso baten irudi identifikatua (izen-abizenak, sorterria eta atxiloketaren data) duen prestona guztiei argazkia gure e-posta kontura bidaltzea eskatu nahi diegu (zubia@euskalmemoria.eus) edo WhatsApp mezu baten bidez 688 693 778 telefono zenbakira. Aldez aurretik, milesker.
Torturari buruz hitz egin dute Portellik eta Ruiz Goikotxetak Iruñeako mahai inguruan
Ehun ta hogei lagun bildu ziren otsailaren 15ean Iruñean Serge Portelli eta Jeannette Ruiz Goikotxetaren torturari buruzko hitzak aditzeko. Euskal Memoria Fundazioak antolatu zuen mahai ingurua eta ekitaldian parte hartu zuten ere Amaia Izko Aramendiak, abokatua, eta Iñaki Egañak, fundazioaren presidentea eta historialaria. Nafarroako Antzerki Eskolako aretoan egin zen ekitaldia.
"Gogoan hartzeko izenak" liburuaren erakusketa Hernaniko Biteri kultur etxean
Zabalik da otsailaren 14ra arte "Gogoan hartzeko izenak" erakusketa Hernaniko Biteri kultur etxean. Atzo arratsaldez izan zen inaugurazioa eta bisita gidatua, Joseba Zabalzarekin, argazkilaria eta liburuaren egilea. Erakusketan 55 argazki ikusgai, Euskal Herri osoko gerra zinkinaren biktimak, bereziki Hernani, Errenteria, Pasaia eta Donostiako kasuak.
"Tortura Euskal Herrian", mahai ingurua Serge Portelli eta Jeannette Ruiz Goikotxetarekin Iruñean
Hilabete honetan, Otsailaren 15an, Serge Portelli, Versaillesko Apelazio Auzitegiko magistratu ohia, Iruñean izango da torturari buruzko mahai inguru batean parte hartzeko. Aurreratu dugu hitzaldiaren edukia dokumentu honetan, euskaraz, frantzesez eta gaztelaniaz idatzita. Mahai ingurua Nafarroako Antzerki Eskolan izango da (San Agustin 5, Iruñea) eta ekitaldian hitza hartuko dute ere Jeannette Ruiz Goikotxetak, psikologoa, Amaia Izko Aramendiak, abokatua, eta Iñaki Egañak, Euskal Memoria Fundazioaren presidentea. Ekitaldian itzulpen zerbitzua egongo da.
Euskal Memoria Fundazioak euskal preso politikoen bizitzari buruzko lan monografikoa aurkeztu du Donostian
“Euskal disidentzia, errepresioa eta espetxea” liburua, aurtengo Euskal Memoriaren lan monografikoa, azaroaren 29an aurkeztu dute Donostian, Koldo Mitxelena kulturunearen areto nagusian. Ekitaldian Carlos Trenorrek, liburuaren egilea, eta Iñaki Egañak, Euskal Memoriaren presidentea hitza hartu dute.  Azpitituluan esaten duen bezala, liburuan, azken lau hamarkadetan preso politikoen bizitza, arlo orokorrean, islatu da.  Beraz, errelato kronologiko batean, espetxearen historioa kontatzen da, 1978tik 2011ra arte.
Espetxeratutako pertsonen zerrenda osatzeko preso guztien argazkiak behar ditugu
Gure herriaren memoria historikoari buruzko hainbat material bildu, sailkatu eta zabaltzeko lanak ezin du itxaron. Xabier Peñalver arkeologoak zuzentzen duen proiekturako muralen eta pintaden argazkiak bidaltzeko bideak zabalik jarraitzen duen bitartean, oraingoan espetxeratutako pertsonen zerrenda osatzen saiatzeko deia egiten dugu, haien erretratuak barne. Euskal Memoria Fundazioak espetxeetan gertatutakoa lehen lerrora ekarri nahi du, eta aurten argitara emango du lehenengo zatia. Horrela, azken hamarkadetako (1978-2018) euskal preso politikoen irudiak bildu nahi ditugu proiektua osatzeko.
“Gogoan hartzeko izenak” liburuaren erakusketa astean zehar ikusgai Jauntsaratsen eta Muskitzen
Aktibitate bizia Euskal Memoriaren txokoan
Aktibitate bizia izan da Durangoko Azokan Euskal Memoria Fundazioaren txokoan. Lagun asko interesatu dira gure argitalpenengatik, eta dozenaka lagunek eman diote babesa gure memoria historikoa berreskuratzeko proiektuari, babeslea eginez. Eskerrik asko egun hauetan gurekin egon zareten guztioi.
"Gogoan hartzeko izenak" argazki liburuaren erakusketa Markina-Xemeinen hilaren 22ra arte
Abenduaren 22ra arte "Gogoan hartzeko izenak" argazki liburuaren erakusketa zabalik dago Markina-Xemeingo hiru leku desberdinetan: Uhagon kultur aretoan, Udaletxearen sarreran eta Kartzela Zaharrean. Euskal Memoria Fundazioaren 2017ko lan monografikoa izan da liburua. Argazkiak eta testuak Joseba Zabaltak, argazkilari iruindarrak, egin zituen. Lau urtez lana da edizioa hau eta liburuaren orrietan ehun bat biktima azaltzen dira, kasu gehienetan senide baten heriotzaren lekuan.
Joseba Zabalzari elkarrizketa Hala Bedi irratian
"Gogoan hartzeko izenak" liburuaren egileari, Joseba Zabalza argazkilari iruindarrari, elkarrizketa bat egin diote Hala Bedi irratiko "Suelta la Olla" saioan. Elkarrizketan Zabalzak bere liburuaren hasiera, lau urtetako lanaren bilakaera, biktimekin igarotako momentuak edota memoria historikoaren egungo egoera aipatu ditu, besteak beste. Elkarrizketa gaztelaniaz izan da.
"Euskal Herriko Pegatak 2" aurkeztu dute Donostian, Euskal Memoria Fundazioaren 9. lan monografikoa
Ostiral honetan, irailak 28, aurkeztu dute Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean "Euskal Herriko Pegatak 2 (1980-1989)", Euskal Memoria Fundazioaren bederatzigarren lan monografikoa. Ekitaldian hitza hartu dute Iñaki Egañak, Euskal Memoriaren presidenteak; Pablo Salgado Méndezek, lanaren kordinatzaileak; Xabier Arginzonizek, Euskal Herriko Pegatineroen Elkartearen ordezkariak eta Ricardo Gonzalez de Duranak, pegatinen munduan adituak eta bertsolariak. Egañak esan du fundazioa 2009 urtean sortu zela eta urtez urte lan monografiko bat eskaini diola Euskal Herriko gizarteari. Tortura, erbestea, euskara, gerra zikina edo frankismoa, besteak beste, izan dira liburuen gaiak orain arte eta hurrengo lana itzela izango da, Egañaren ustez, Euskal Herriko presoen egoerari buruzko liburu bat.
“Euskal Herriko Pegatak 2 (1980-1989)” liburua datorren astean aurkeztuko da Donostian
Hurrengo ostiralean, irailaren 28an, Euskal Memoria Fundazioak bere aurtengo lan monografikoa: Euskal Herriko Pegatak 2, (1980-1989) aurkeztuko du Donostian. Euskal Memoria Fundazioaren azken lan monografikoak pegatinei buruzko ikerketa eta bilduma izan du berriro oinarri. Izan ere, adierazpen askatasunaren defentsan oso baliagarriak izan dira Euskal Herrian. Borroka luze eta iraunkor bezain garrantzitsuan, protagonista bilakatu dira. 1960ko hamarkadaren erdian sortutako lehen pegatinak eta garaikideagoak direnak, orotara 9.000 inguru bilduko ditu lan mardul honek eta 3 liburukietan argitaratuko dira. Bigarrenak, 1980tik 1989ra bitarteko 3.000 jaso ditu. Proiektuaren bigarren zatia da hau.
"Gogoan hartzeko izenak" liburuaren erakusketa zabalik Oiartzungo udaletxean
Euskal Memoria Fundazioaren iazko liburuaren erakusketa, "Gogoan hartzeko izenak", zabalik dago Oiartzungo udaletxean irailaren 16ra arte. Inaugurazioa Irailaren 3an izan zen, arratsaldez, eta ekitaldiaren hasieran Joseba Zabalza argazkilari iruindarrak liburuari buruzko hitzaldia eman zuen. Ehundik gora biktimen historiak bildu ditu Zabalzak liburuan: ETAko eta beste talde armatuetako kideak, iheslariak, manifestariak, politikoak eta abar. Bost urte behar izan ditu egileak argazkiak bilduma osatzeko eta ibilbide luzea (40.000 kilometro) egin du biktimen senideak aurkitzeko, heriotzaren lekura eramateko eta argazkia ateratzeko. Oiartzunen baino lehen erakusketa Ondarroan, Agoitzen edo Otxandion ikusgai egon zen, besteak beste. Argazki bilduma honen hurrengo erakusketa Laudion izango da, irailaren 17tik aurrera. Argazkia: Oarsoaldeko Hitza
Espainiako Auzitegi Nazionalak Naparraren gorpua berriro bilatzeko agindu du
Eneko Etxeberriak, Jose Miguel Etxeberriaren anaiak, oso argi esan zuen bere hitzaldian: "Aurkitu arte jarraituko dugu". Maiatzaren 8an Espainiako Auzitegi Nazionalak diligentzia berriak hartu zituen Naparraren gorpua aurkitzeko. Naparraren auziak, berriro, beste buelta bat eman du. Joan den martxoan Ismael Moreno epaileak auzia itxi zuen. Familiaren abokatuak, Iñigo Iruinek, errekurtso bat ipini zuen auzia ez ixteko eta diligentzia berriak irekitzeko. Orain Auzitegi Nazionalak Naparraren familiari eman dio arrazoia eta seguraski udazkenean bilaketa-lanak jarraituko dute Landetan, baina beste leku batean, Mont de Marsan inguruan ere, kasu honetan A aldean. Iazko garaian lanak B aldean egin zituzten teknikoek.
Iñaki Egañak Ibilbideari saria jaso zuen Elkar fundazioaren eskutik
Elkar fundazioak bere sariak banatu zituen apirilaren 19an Martin Ugalde kultur parkean, Andoainen. Aurten Ibilbideari Elkar saria Euskal Memoria Fundazioari ematea erabaki zuen Elkar fundazioak. Jon Jakak, fundazioko kideak, sariaren argudioa azaldu zuen: Euskal Memoriak herri honi ezinbesteko ekarpena egiten diola balioztatu dute. Segidan, Joxemari Sorsek, Elkar fundazioko lehendakariak, Iñaki Egañari eman zion saria. Euskal Memoria Fundazioaren presidenteak, hitzaldi labur batean, eskerrak eman zizkion Elkarri. Ekitaldi berean, MA kolektiboak aurtengo Joseba Jaka beka jaso zuen. Andoaingo ekitaldian hainbat lagunek parte hartu dute, bereziki kultura eta euskalgintzaren arloko ordezkariak.
Aurtengo Ibilbideari Elkar saria Euskal Memoria Fundazioarentzat izango da
Euskal Memoria Fundazioaren presidenteak, Iñaki Egañak, jasoko du ostegun honetan Andoainen aurtengo Ibilbideari Elkar saria, bereziki transmisio lana egiteagatik, Elkar Fundazioaren aburuz. Ekitaldia Martin Ugalde Parkean izango da, 19:00etan. Durangoko Gerediaga Elkarteak eta Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak, besteak beste, jaso dute aurretik sari hau. Hasieratik oroimena biltzea eta zabaltzea izan da Euskal Memoriaren helburu nagusia eta orain dator aitorpena eta saria Elkar Fundazioaren eskutik. Lan horretan bi balio ikusten ditu Elkar fundazioak.
"Gogoan hartzeko izenak" liburuaren erakusketa irekita Otxandioko Bolalekuan
"Gogoan hartzeko izenak", Euskal Memoria Fundazioaren aurtengo liburuaren erakusketa, zabalik egongo da Otxandion, martxoaren 16ra arte. Argazkien bilduma Bolalekuan dago ikusgai. Erakusketaren inaugurazioan, martxoaren 2an, liburuaren egileak, Joseba Zabalza argazkilaria, hitz egin zuen lan monografikoari buruz. Ehun eta ehun hitzorduak, bidaiak, argazki sesioak... egin behar ditu azken lau urteetan edizioa osatzeko. Dena den, liburua ikusita, merezi duela hainbeste lan egitea adierazi zuen Zabalzak bere hitzaldian. Otxandioko Udala antolatu du liburuari buruzko erakusketa.
Laura Pego, Eugenio Etxebeste eta Jose Schulman mintzatu ziren Donostiako torturari buruzko ekitaldian
Joan den ostiralean, otsailaren 16an, Euskal Memoria Fundazioak torturari buruzko ekitaldi bat antolatu zuen Donostiako Carlos Santamaria Zentroan, EHUko liburutegian. Ekitaldiaren aurkezlea Bego Zubia kazetaria izan zen eta hitzaldian parte hartu zuten Eugenio Etxebestek Antton, Euskal Memoriako kidea; Laura Pego Oterok, IVAC-KREIko ikertzailea eta kriminologoa eta Jose Schulmanek, Argentinako Giza Eskubideen Ligako idazkari nazionala, idazlea eta preso politiko ohia. Tortura: Egia, Justizia, Aitortza lelopean mintzatu ziren hiru hizlariak Antonio Beristain auditorioan.
"Gogoan hartzeko izenak" liburuaren argazkiak Ondarroako Udal erakusketa aretoan
"Gogoan hartzeko izenak", Euskal Memoria Fundazioaren aurtengo liburuaren erakusketa, zabalik egongo da Ordarroan, abenduaren 29ra arte. Argazkien bilduma Udal erakusketa aretoan dago ikusgai. Liburuaren egilea Joseba Zabalza argazkilari iruindarra da. Zabalzak ibilbide luzea egindu argazkigintza munduan eta lau urtez egon da lan monografiko honekin. Euskal Herriko gatazka armatu eta politikoan isilarazitako biktimei buruzko lan indartsu eta sentikorra da. Liburuaren gidoia oso sinplea da, heriotzaren lekura itzuli dira biktimen senideak: amak, anai-arrebak, seme-alabak, ilobak… Eta toki berean, heriotza gertatu zen lekuan, denak agertzen dira argazkietan. Orrialde hauetan ez dira sartzen biktima guztiak, ezinezkoa da, baina hainbat kasu aipatzen dira liburuan, guztira 105. Ondarroako Udalak antolatu du erakusketa.
Etxarri Aranazko sufrimenduaren mapa Euskal Memoria Fundazioak egingo du
Urriaren 24an aurkeztu zen Etxarri Aranazko udaletxean ekimen berri bat herriko sufrimenduaren mapa osatzeko. Etxarri Aranazko Udalak balioztatu du bere herrian 1936tik hona giza eskubideen hainbat urraketa egon zela, arrazoi politikoek eragindakoa. Urraketa horiek sufrimendu handia ekarri die hainbat herritarrei eta arrasto handia utzi dutela herrian aipatu du udalak. Egoera hori gainditzeko Udalak erabaki du Etxarri Aranazko sufrimenduaren mapa egitea, oroimen historikoa lantzeko eta herriko iragana ongi ezagutzeko. Euskal Memoria Fundazioak aztertuko du lana sufrimenduaren mapa betetzeko. Argazkian, besteak beste, Eneka Maiz, Etxarri Aranazko alkatea; eta Iñaki Egaña, Euskal Memoria Fundazioaren presidentea. Argazkia: Guaixe
"Gogoan hartzeko izenak" liburua aurkezten da Donostian
Euskal Memoria Fundazioak Donostian aurkeztu du bere aurtengo lan monografikoa: Gogoan hartzeko izenak argazki-liburua. Ekitaldian hitza hartu zuten Iñaki Egañak, Euskal Memoriaren presidentea, Itziar Salegik, Mikel Salegiren arreba, Eneko Etxeberriak, Jose Miguel Etxeberria Naparraren anaia eta Joseba Zabalzak, liburuaren egilea eta argazkilaria. Labur esanda, Euskal Herriko gatazka armatu eta politikoan isilarazitako biktimei buruzko lan indartsu eta, aldi berean, sentikorra da. Euskal Herriko gatazkari buruz hainbat liburu idatzi dira, ikuspegi desberdinekin, baina hitzaren ikuspegia izan da beti nagusia. Kasu gehienetan datuak eta iritziak nahastu dira argitatutako liburuetan, Euskal Herrian idazten diren testuak eta gure herritik kanpo idazten direnak. Testua izan da beti nagusia.
"Euskal Herriko Pegatak" liburuaren hitzaurrea sarean
Euskal Memoria Fundazioaren azken lan monografikoak pegatinei buruzko ikerketa eta bilduma izan du oinarri. Izan ere, adierazpen askatasunaren defentsan oso baliagarriak izan dira Euskal Herrian. Borroka luze eta iraunkor bezain garrantzitsuan, protagonista bilakatu dira. 1960ko hamarkadaren erdian sortutako lehen pegatinak eta garaikideagoak direnak,  orotara 9.000 inguru bilduko ditu lan mardul honek eta 3 liburukietan argitaratuko dira. Lehenak, 1965etik 1979ra bitarteko 3.000 jaso ditu. Proiektuaren hasiera baino ez da.
1977ko maiatzan, Amnistiaren aldeko II. astea iruditan
Amnistiaren aldeko II. astearen mobilizazioen argazki bilduma ikusgai hemen:
Alemaniarren bisita Euskal Memoriaren bulegora
Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena bertatik bertara bizitzeko helburuarekin, alemaniar talde bat, zehazki zortzi lagun, Euskal Herrian dira egunotan. Gernikaz gainera, Donostia ere bisitatu dute, eta, besteak beste, Euskal Memoria Fundazioa ezagutu dute. Elkarrizketa luze bezain mamitsuan, ildo eta ikerketa-lan nagusiei buruzko azalpenak jaso dituzte. Euren aldetik, ugariak izan dira galderak, beraz, jakin-mina asetu izana espero dugu. Eskerrik beroenak guztiei, baita gidari izan duten eta Euskal Memoriaren kolaboratzailea den Ingo Niebeli ere.
Apur dezagun isiltasuna. Dagoeneko 5.657 tortura kasu egiaztatu ditugu
635 tortura kasu berri argitaratu ditu Euskal Memoria Fundazioak bere web-orrian. Guztira, horrenbestez, ikertu diren 7.582 kasuetatik, 5.657 tortura kasu egiaztatu ditu. Torturaren erabilpen sistematikoa berretsi baino ez du egiten zifra horrek. Beldurgarria, inondik ere. Gerra Zibila hizpide, euskal instituzio-ordezkari goren batek zera esan zuen berriki: “Isiltasunaren eta iluntasunaren garaia amaitu da”. Bada, Euskal Memoria egiten ari den ikerketa-lanari aplika dakioke. Bete-betean, gainera. Gaur jakitera ematen den txostenean jasotako kopuruak 2016ko abenduaren 31koak dira eta herri honetan torturak eragin duen iluntasuna eta isiltasuna apurtzeko era hoberena da.
Segurako Udalak diru-laguntza eman dio Euskal Memoria Fundazioari
Oroimen Historikoaren ikerketan eta hedapenean jarduteagatik, 200 euroko diru-laguntza eman dio Segurako Udalak Euskal Memoria Fundazioari. 2009az geroztik ari da Euskal Memoria berebiziko garrantzia duen eginkizun horretan, beraz, honako lerro hauen bitartez eskerrik beroena adierazi nahi diogu, eta, zentzu berean, lankidetza berriak gauzatzeko abiapuntua izatea.
Gerra zikinaren erasoak jasan dituzten pertsonen zerrenda berritu eta osatu dugu
Gerra zikinaren erasoak jasan dituzten pertsonen zerrenda berritua zintzilikatu dugu gure webgunean. https://www.euskalmemoria.eus/eu/db/hasiera helbidean duzue ikusgai, “1960tik aurrera” atalean, hain zuzen ere, non beste zerrenda batzuk ere agertzen diren. Oraingoz, 649 erasori buruzko informazioa bildu dugu. Gehiago izan dira, baina datu guztiak ez ditugunez, ikusgai ez jartzea erabaki dugu.
40 urte beteko dira Guardia Zibilak Tolosan Gabon gauean egin zuen kargatik
1976ko abenduaren 24an, Olentzeroko Koroen aurka kargatu zuen Guardia Zibilak Tolosan. Aurten, beraz, erasoaren 40. urteurrena beteko da. Gabon gaua zen eta tolosar askok gogoan dute, oraindik orain, gertaera. Urtero bezala, kaleak jendez gainezka zeuden Olentzeroren Koroak edo Udal Musika Bandaren kalejira ikusteko.
Esker mila guztiei
Azken bost egunetan Durangoko Azokan izan gara Euskal Memoria Fundazioaren proiektua ezagutzera ematen eta hedatzen. Gure standean ikusgai izan da "Euskal Herriko Pegatak (1965-1979)", aurtengo lan monografikoa. Euren egileak, Iñaki de Nikolas, Pablo Salgado eta Jabi Ubierna, gure txokotik pasa dira eta hainbat pegatinazale ere. Liburu honetan azaltzen den pegatina bildumak oso harrera ona izan du azokan eta ziurrenik beste edizio bat argitaratuko dugu etorkizunean, 1980tik aurrerakoekin. Proiektu honi hasieratik sostengua eman diozuen guztiei gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu, eta, babesle berriei, beste horrenbeste. Azken hauei ongi etorri. Datorren urtean ere elkar ikusiko dugu Landakon.
"Euskal Herriko pegatak (1965-1979)" liburua Durangoko Azokan
Berriz ere Euskal Memoria Fundazioa Durangoko Azokan egongo da, babesleei eta lagunei berri emanez. Aurten gure lan monografikoa da " Euskal Herriko pegatak (1965-1979)". Liburu berria posta arruntaz edo mezularitza bidez jaso ordez Durangon bertan eskuratu nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitez, azaroaren 30a baino lehen, ondoko helbidera idatziz: admin@euskalmemoria.eus edo 943 30 40 40 telefono zenbakira deituz.
Kolaborazio hitzarmena Bartzelonako Unibertsitatearen CRAI Pavelló de la República liburutegiarekin
Urriaren hasieran Lourdes Prades i Artigas, CRAI Pavelló de la República liburutegiaren arduradunak eta Euskal Memoria Fundazioaren presidente Iñaki Egañak hitzarmena sinatu zuten. Horren bidez Euskal Memoriaren liburuak eta aldizkariak Bartzelonako Unibertsitatearen liburutegian ikusgai eta irakurgai egongo dira hemendik aurrera. Era berean, CRAI Pavelló de la Repúblicaren sare sozialek, blogek eta aldizkariek horien berri emango dute. Bi erakundeek  euren argitalpenak trukatu dituzte.
"Karlismoa Gipuzkoan" lana osatu du Euskal Memoria Fundazioak
Karlismoak, ildo politiko eta sozial bezala, garrantzi handia eduki du Euskal Herriko historian. Zentzu orokorrean asko aztertu dute, baina ez hainbeste gerra garaian, eta, batez ere, Gipuzkoaren kasuan. Horregatik Euskal Memoria Fundazioak ikerketa bat egin du Gipuzkoako karlismoari buruz 1936ko gerran. Gaiari lotuta, Karlos Almorza Arrietak, Historian doktorea, artikulu bat argitaratuko du Euskal Memoriaren hurrengo aldizkarian. Abenduan kaleratuko da.
Fernando Larruquert, Euskal Memoria Fundazioaren sotzailetako bat, zendu da
Fernando Larruquert, zinemagile eta argazkilaria, Irungo bere etxean zendu da 82 urterekin. Larruquert Euskal Memoria Fundazioaren sortzailetako bat izan zen 2009 urtean eta beti egon zen hurbil, gure lanak zein ikerketak jarraitzen eta sustatzen. Oso ezaguna euskal kulturaren munduan, Fernandok, Nestor Basterretxearekin batera zuzendu zuen Ama Lur filma mitikoa frankismoaren garaian. Euskal zinema modernoari hasiera eman zion filma horrekin, baina beste filma batzuk ere zuzendu zituen, Agur Everest, Pelotari edo Euskal Herria-Musika, besteak beste. Azkeneko urteetan argazkigintza izan zuen bizibide, Irungo Lamia argazki dendan. 2008 urtean aurkeztu zuen argazki erakusketa bat Donostian, Larru hunkitua lelopean.
Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren auzia berriz irekitzeko eskatu dute
Estatu terrorismoarekin lotutako pertsona batek Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpuzkiari buruz informazio zehatza eskaini duela esan du Donostian familiaren abokatua den Iñigo Iruinek. Informazioa eta dokumentazioa kazetari bati eman zion eta berak pasatu zizkion datuak Iruini iazko abenduan. Pasa den ekainean osatu zuen informazioa. Dosierra aztertu ondoren, abokatuak Paco Etxeberria auzitegi-medikuari eta Euskal Memoria Fundazioari helarazi zion informazioa. Iturrien arabera Naparraren gorpua Mont de Marsan bailarako baso batean dago, Frantzian. Paco Etxeberria leku horretan egon da eta txosten bat idatzi du. Printzipioz dokumentazioa eta lekua bat datoz. Atzo (irailak 30, ostirala) familiaren abokatuak Auzitegi Nazionalean Naparraren auzia berriz irekitzeko eskatu zuen
Paco Etxeberriari eta elkarte memorialistei omenaldia
Irailaren 21ean Nafarroako Gobernuak omenaldi xume bat eskaini zien Paco Etxeberria auzitegi- antropologoari eta elkarte memorialistei, besteak beste, Euskal Memoria Fundazioari. Tuterako Castel Ruiz erakinean izan zen ekitaldia. Bertan Tuterako alkate Enrique Larrartek, Nafarroako presidente Uxue Barkosek eta Francisco Ferrandiz ikertzaileak parte hartu zuten. Elkarte memorialisten izenean Olga Alcegak eta Itziar Munarrizek hartu zuten hitza eta aitortzagatik esker ona adierazi. Ekitaldiaren bukaeran elkarte memorialisten ordezkariek argazki bat atera zuten.
Tortura: beldurraren zerbitzura jarritako lan tresna
EHUko Udako ikastaroen barnean, ekainaren azken astean Kriminologiaren Euskal Institutuak (KREI) programa berezi bat antolatu zuen “Tortura, tratu txar eta umiliagarrien biktimentzako egia eta aitorpena” lelopean. Jardunaldietan instituzioetako ordezkariek, adituek, elkarteek eta torturaren biktimek hartu zuten parte, besteak beste Euskal Memoria Fundazioak. Eugenio Etxebesteren eskutik, torturari buruz egiten ari den ikerketa-lana azaltzeko aukera izan zuen.
Hemen duzue ekainaren 29an eskainitako hitzaldia bere osotasunean.
"Iheslariak" liburuaren aurkezpena Bilbon
Joan zen asteazkenean, apirilaren 20an, "Iheslariak" liburua aurkeztu genuen Bilboko La Bolsa jauregian. Ekitaldian hitza hartu zuten Nieves San Emeteriok, Jose Miguel Arrugaetaren ama, eta Iñaki Egañak, liburuaren egilea. Erbestea izan zen hitzaldiaren mamia, eta Nieves eta Iñakiren hitzen ondoren, jendeak parte hartu zuen eztabaidan.
"Oso latza izan da" Kopenhageko Dignity Instituteko liburutegian
Julen Arzuagak idatzitako “Oso latza izan da” liburua Kopenhageko Dignity Instituteko liburutegian aurki daiteke dagoeneko. Torturari buruzko agiri, liburu, gida edota testigantza gehien biltzen dituen gunea da, hain zuzen ere. Ahotsa.info-ko kideen eskutik jaso zuen liburua Therese Rytterek ―argazkian, erdian―. Abokatua eta institutu horretako arlo legalaren zuzendaria da.
Kopenhageko Dignity Instituteko esteka zuzena
Egiaztatutako 5.000tik gora tortura kasu, ikusgai
Euskal Memoria Fundazioak 1.007 tortura kasu berri jarri ditu ikusgai bere webgunean. Beraz, orain arte baieztatu ahal izan ditugun tortura kasuak, guztira, 5.022 dira. Ikerketak beste emaitza bat utzi du, alegia, atxilotu arren, 776 pertsona ez dituzte torturatu. 5.022 tortura kasuetatik, 4.224 gizonezkoei dagozkie, eta emakumezkoei, berriz, 798 kasu. % 15.
"Iheslariak" liburuaren aurkezpena Legazpiko Kultur Etxean
Martxoaren 11n "Iheslariak:euskal erbestea (1936-2015)" liburua aurkeztu zen Legazpiko Kultur Etxean. Aitor Ibañez izan zen aurkezlea, eta Iñaki Egaña historialari eta Euskal Memoria Fundazioko presidenteak eta Eugenio Etxebeste Arizkuren, Antton, iheslari ohiak hartu zuten hitza. Erbestearen gaiari buruz luze aritu zen Egaña, eta Etxebestek bere bizipenak azaldu zituen, besteak beste, Dominikar Errepublikan eta Ekuadorren. Hitzaldia bukatu ondoren luntxa izan zen partaide guztientzat Legazpiko elkarte batean.
Espetxeko argazkirik baduzu?
Euskal Memoria Fundazioaren hurrengo lan monografikoaren gainean lanean ari gara dagoeneko. Euskal Preso Politikoen bizipenak islatu nahi ditugu, batez ere, espetxe barruko euren bizimodua. Lan hau osatzeko espetxeetako argazkiak behar ditugu. Horrenbestez, espetxe edo garai batekoak zein bestekoak, bakarkakoak, taldekoak izan, bidal iezazkiguzue, formatu digitalean, ondoko helbide elektronikora: zubia@euskalmemoria.eus.
Euskal erbestea argazkietan
Laurehun argazki baino gehiago euskal erbestearen bilakaeraz
http://www.photosnack.com/my-slideshows/details/pdcs485jo?jsalbum=1
ESKERRIK ASKO
Azken bost egunetan Durangoko Azokan izan gara Euskal Memoriaren proiektua ezagutzera emateko eta hedatzeko. Gure estandean ikusgai izan da "Iheslariak. Euskal Erbestea (1936-2015)", aurtengo lan monografikoa. Bere egilea, Iñaki Egaña, azokan izan da liburuak sinatzen eta jendearekin hizketan. Proiektu honi hasieratik bere sostengua eman diotenei gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu, eta babesle berriei beste horrenbeste. Azken hauei ongi etorri. Datorren urtean ere elkar ikusiko dugu Durangon.
170.000 iheslari 1936ko gerratik gaur egun arte
EHUko Carlos Santamaria Zentroan aurkeztu zen atzo "Iheslariak. Euskal erbestea (1936-2015)" liburua. Euskal Memoria Fundazioaren seigarren lan monografikoa da eta ia mila orrialde ditu. Eugenio Etxebeste iheslari ohiak, erbestean jaio zen Ikerne Letamendik, Anai-Arteako Lehendakari Mixel Mendibourek eta liburua sinatzen duen Iñaki Egañak hartu zuten hitza ekitaldian. Euskal Memoriaren kidea den Karmele Urbistondok aurkezle lana egin zuen. Zenbait iheslari ohi ere izan zen aurkezpenean.
Badator aurtengo lan monografikoa: "Iheslariak. Euskal erbestea"
Euskal Memoria Fundazioaren aurtengo lan monografikoa inprimategian da dagoeneko eta laster izango da gure babesleen eskuetan. Ia mila orri dauzka liburuak eta erbestea da bere oinarria, hain zuzen ere. Atzoko eta gaurko iheslariak, exiliatuak eta deportatuak azaltzen dira liburuaren orrietan, 1936tik 2015era. Iñaki Egaña, historialaria eta Euskal Memoria Fundazioaren presidentea da lanaren egilea.
"Iheslariak. Euskal erbestea (1936-2015)" liburua Durangoko azokan
Berriz ere Euskal Memoria Fundazioa Durangoko Azokan egongo da, babesleei eta lagunei berri emanez. Aurten gure lan monografikoa da "Iheslariak. Euskal erbestea (1936-2015)". Liburu berria posta arruntaz edo mezularitza bidez jaso ordez Durangon bertan eskuratu nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitez, azaroaren 17a baino lehen, ondoko helbidera idatziz: admin@euskalmemoria.eus edo 943 30 40 40 telefono zenbakira deituz.
Sagardia Goñi familiari omenaldia Legarrean
1936ko abuztuaren 30ean Juana Josefa Sagardia (haurdun) eta bere sei seme-alabak (Joaquín, Antonio, Pedro Julián, Martina, José eta Asunción) Legarreako leizean desagertu ziren. Ia 80 urte ondoren ehun bat lagun bildu ziren bertan, Sagardia Goñi familiari omenaldia eskaintzeko. Xumea baina sentikorra izan zen igandeko ekitaldia. Maite Urroz, Gazteluko alkateak; Zaloa Basabe, kazetariak; Iñaki Egaña, Euskal Memoria Fundazioko lehendakari eta historialariak eta Jose Maria Esparza, "La sima" (Osina) liburuaren egileak hartu zuten hitza.
"Trabajadoriak" dokumentalaren aurkezpena
Uztailaren 25ean aurkeztu zen Oiartzungo udaleko areto nagusian Kattin Txiki Elkartearen azken lana: Trabajadoriak. Frankismoaren gatibuak Oarsoaldean. Dokumentalean trabajadorien testigantzak jasotzen dira, besteen artean, egun hilik diren Felix Padin, Guillermo Aizpuru eta Marcelo Usabiagarena eta Luis Ortiz Alfaurena, 99 urteko bilbotarra eta trabajadorien sufrimenduaren lekuko zuzena. Aurkezpenean Ortiz berak parte hartu zuen eta geroago beste omenaldi xume bat jaso zuen Babiloni kanpamenduan.
Irunberri: inpunitateari amaiera emateko aldarria, 25 urte beranduago
Irunberriko arroilan Jon Lizarralde eta Susana Arregi etakideak hilik eta German Rubenach larri zaurituta aurkitu zituztenetik 25 urte igaro direnean, gertaturikoa argitu eta egia jakiteko eskaera indartu da Oñati, Andoain eta Iruñean burutzen ari diren ekimenen bidez, besteak beste. Txemi Gorostiza kasua jarraitu zuen abokatuak, eta German Rubenach berak hitzaldia eskaini zuten Oñatin, "Zer gertatu zen Irunberrin?" galdetzeko.
"Mila gauza egin dizkigute, baina beti izan gara barrutik libre"
Bere hitzek argi uzten dute Periko Solabarriaren grina eta ekarpen mugagabea. Euskal Memoriaren fundatzaile, oroimena ere borroka esparru izan du. Utzi gaitu, baina bere arrastoa edonon topatuko dugu etorkizunean ere. Berari esker ere bagarelako. Milesker, Periko.
Irunberriko gertaerak gogora ekartzeko ekimenak 25. urteurrenean
1990eko ekainaren 25ean Jon Lizarralde eta Susana Arregi ETAko kideak Irunberriko arroilan hilda agertu ziren, Guardia Zibilaren ordu askotako setioaren ondoren, eta German Rubenach ere larri zaurituta gertatu zen. Bere buruaz beste egin zutela zioen bertsio ofiziala frogatzeko modurik ez zen egon, eta egia jakitea aldarrikatzen ari dira beren jaioterrietan, gertakari haiek gogora ekartzeko ekimenen bitartez.
Egiaztatutako 4.000tik gora tortura kasu, ikusgai
Euskal Memoria Fundazioak webgunera igo berri ditu ziurtatu eta datuz osatutako 739 tortura kasu berri, beraz orain arte konfirmatu ahal izan ditugun euskal herritar torturatuen kasuak 4.015 dira. Dokumentazio eta lekukotasun berriak jaso heinean hurrengo aste eta hilabeteetan zerrendaok berritzen joatea da helburua, ikerketa osatu arte. Edonola ere, gaiaren konplexutasuna kontuan izanda inoiz behin-betikotzat eman ezin ahalko den esparrua dugu hau.
Mikel Zabalza kasua ezagutarazteko dokumental egitasmoa aurkeztu dute
“Galdutako objetuak” dokumentalaren egitasmoa aurkeztu dute,  Mikel Zabalza kasuaren zein torturaren eragina ardatz duen ikus-entzunezkoa. Sustatzaileek Iruñean egin dute aurkezpena, babesa eskaini dioten eragileekin zein herritarrekin batera. Euskal Memoria Fundazioak egitasmoak torturaren egia ezagutzeko bideari egiten dion ekarpena eskertu du.
Deserria, Euskal Memoriaren hurrengo lan monografikoaren ardatz
Erbestearen gaiari ez zaio orain arte ikuspegi zabalean heldu argitalpen monografiko batean, are gutxiago azken bost hamarkadetan gertaturikoa aintzar hartuta. Euskal Memoria Fundazioak erronka horri heldu dio, eta deserria izango da, kasu askotan izen-abizenez hornituta, aurten -azaroan- babesleek jasoko duten liburuaren ardatz nagusia.
Dokumentazio Gunea aurkeztu du Euskal Memoriak
Milaka izen, haien sufrimendu eta pairamen ezagutu gabeak, onartu gabeak, kontakizun ofizial nagusietatik erauziak. Azken mendean etengabea da jazarpenaren eta errepresioaren arrastoa euskal herritarrengan, eta aitortu gabeko biktimen zerrenda amaigabea. Hau guztia bildu, dokumentatu eta modu iraunkorrean jendarteratzeko tresna abian jarri berri du Euskal Memoria Fundazioak, Donostian egindako aurkezpenean.
Gerra zikinaren ondorioak herriz herri zabaltzen
"Deklaratu gabeko gerra. Estatu terrorismoa Euskal Herrian" liburuaren aurkezpenak egiten dihardu Euskal Memoria Fundazioak herriz herri. Liburuaren egileak, besteak beste Iñaki Egaña Euskal Memoriako lehendakaria, errepresioaren atal ilunenetakoen berri eskaintzen ari dira, hain zuzen ere hauek argitara ekarri eta gertatutakoaren egiari bestelako ekarpena egiteko.
Tortura, memoria eta inpunitatea
Gaiok izan dituzte hizpide Baionako Unibertsitatean garatzen ari diren jardunaldietan, Varenne Unibertsitate Institutuak antolatuta. Biolentzia politikoa eta justizia trantsizionala diziplina ezberdinen ikuspegitik aztertzen ari dira, eta Euskal Herriko gatazkan Espainiako torturaren erabilpenak eta horri loturik datorren zigorgabetasunak leku esanguratsua izan dute. Euskal Memoriak parte hartu du, beste eragileekin batera.
Altxamendu faxistatik gaurdainoko indarkeria politikoaren ondorioak biltzen Hernanin
1936tik 2013 bitarteko bortxakeria politikoaren ondorioak biltzeko ikerketa burutu du Euskal Memoria Fundazioak Hernaniko Udalaren ekimenez. Hauek ezagutarazi eta herritarren artean osatzeko deialdia egin zen aurkezpenean, denen kontakizunekin egia osatzen joateko.
Ezkaba gotorlekuko hildakoen zerrenda
Gaur beste zerrenda bat jarri dugu gure webgunean. Ezkaba gotorlekuan preso egon eta bertan hil ziren pertsonen izenak bistaratzeko aukera dago. Fitxa bakoitzean datu zehatzak azaltzen dira: izena, generoa, adina, jaioterria, lanbidea, heriotza arrazoia eta heriotza data. Gerra ondoren Ezkabako gotorlekuan hainbat preso zegoen eta gutxienez 69 hil ziren gaixotasunak jota. Norbaitek akatsen bat edo zer osatua aurkituko balu fitxa batean, ekarpena edo zuzenketa bidaltzeko eskatzen diogu, webgune honetara edo info@euskalmemoria.com helbidera.
Estatu terrorismoari buruzko liburua aurkeztu dugu San Telmo Museoan
Gerra zikinaren biktimen senide batzuk parte hartu dute Euskal Memoria Fundazioaren bosgarren lan monografikoaren aurkezpenean, Donostiako San Telmo Museoan. Aurten Estatu terrorismoari buruzko ikerketa sakona egin da, eta horren ondorioak bildu dira argitalpenean.
Donostiako memoria historikoaren mapa
Frankismoak jazarritako emakumeek Euskal Memoriari eskaini diote Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako urrezko plaka
"Euskararen kate hautsiak" liburua aurkeztu du Euskal Memoriak, hizkuntza jazarpenaren memoria ezagutarazteko
Euskal Memoria Fundazioak hizkuntza zapalkuntzaren gaiari heldu dio oraingoan eta horren inguruko liburu mardula idatzi du Dabid Anautek, memoria dokumentala eta memoria bizia oinarri hartuta. Donostiako Aieteko jauregian egin dugu aurkezpena. Bertan, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendari Zigor Etxeburua eta Oroimen Historikoaren zuzendari Marina Bidasoro, Joan Mari Torrealdai, Xabier Mendiguren, Itziar Aizpurua, Joxe Manuel Odriozola, Sagrario Aleman, Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaorekin batera euskalgintzako hainbat erakundeetako ordezkariak ere bertan egon dira.
"Oso latza izan da. Tortura Euskal Herrian" argitalpena, torturaren egia ezagutzeko tresna
Egiari Zor Fundazioarekin batera, Torturaren aurkako taldearekin batera, inoiz torturaren inguruan egin den bildumarik zabalena aurkeztu du gaur Euskal Memoria Fundazioak, amaitzeke dagoen lan bat adierazle eta, bereziki, lan kolektibo herritarraren emaitza. Torturaren egia ezagutarazteko ekarpena izan nahi duenak azken bost hamarkadatan torturatutakoen ahotsak jaso ditu.
"Frankismoa Euskal Herrian", lana plazaratu du Euskal Memoriak
Franco diktadoreak udan pasatzen zituen jauregian bertan, Donostiako Aiete Jauregian, bildu dira gaur Euskal Memoriako babesle, fundatzaile eta memoriaren inguruan aritzen diren eragileak, Frankismoari buruz egindako lan sakonari ongietorria ematera, ordezkari instituzionalez gain. Isilpean eta itzalean sufritu duten horiei guztiei eskaini die lana Iñaki Egaña historialari eta idazleak.
"Gernikako seme-alabak", Euskal Memoriaren lehen lana
Babesleen etxeetara bidean da jada Euskal Memoriaren lehen lana, azken 50 urteetako errepresioaren ondorioen inoizko bilduma osatuena jasotzen duen “Gernikako seme-alabak”. Donostian aurkeztu du liburua Joxean Agirre idazle eta koordinatzaileak, Graxi Etxebehererekin batera.