Agenda

GERRA ZIKINARI BURUZKO HITZALDIA BILBON

2015-03-13 19:00 La Bolsa eraikina, Bilboko Alde Zaharra

"Deklaratu gabeko gerra. Estatu-terrorismoa Euskal Herrian" Euskal Memoria Fundazioaren azken lan monografikoa izan da. Liburuaren aurkezpena martxoaren 13an izango da Bilbon. Ekitaldian historialaria eta liburuaren sarreraren egilea den Iñaki Egañak eta gerra zikinari buruzko lekukotasuna emango duen pertsona batek hartuko dute parte. Hitzaldia 19:00etan hasiko da Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean.