Albisteak

Abian da Euskal Memoria Funtsa, gure herriaren artxibo grafikoa

2022-07-06

Abian da Euskal Memoria Fundazioaren artxibo digital historikoaren proiektua. Bertan, argazkiak, audioak eta bideoak jaso eta katalogatuko dira. Gatazka politikoarekin eta horren ondorioekin zerikusia duen guztia izango da ardatz nagusia. Material gehiena 1958 urtetik gaur egun arte egongo da, nahiz eta aurreko frankismo garaiko ekarpen puntualak izango diren.

Euskal Memoria Funtsa proiektuaren helburua gure herriaren historia grafikoa berreskuratzea da. Biltzen den materialaren jatorria argazkilari profesionaletatik eta familia-artxiboetatik dator, baita beste erakunde edo elkarte batzuen lagapenetatik ere. Funtsa hiru adar independentek osatuko dute: EMA-Argazkiak, EMS-Soinuak eta EMB-Bideoak.

Artxiboko funtsak aberasten jarraitzeko, fundazioko babesleen laguntza behar da. Interesgarriak izan daitezkeen argazkiak dauzkatenak gurekin harremanetan jar daitezke 943 24 45 84 telefonora deituz, whatsapp bidez 688 693 778 zenbakira mezua bidaliz edo gure zubia@euskalmemoria.eus helbidera eposta bat bidaliz. Aldez aurretik edozein lankidetza eskertzen dugu, apala bada ere.

Abian da Euskal Memoria Funtsa, gure herriaren artxibo grafikoa
Txillardegi, Madariaga, Irigarai eta Benito del Valle.