Albisteak

Hurrengo lan monografikoa osatzeko horma-irudien argazkiak behar ditugu

2021-03-25

Euskal Memoria Fundazioaren hurrengo lan monografikoak mural politikoak izango ditu hizpide. 45 urteko muralak dira, Franco hil zenetik gaur egun arte, eta merezi du liburu batean biltzea eta zabaltzea. Horma-irudien argazki bilduma handia dugu, baina oraindik garaiz gaude beste argazki batzuk jasotzeko. Langileen mugimenduarekin zerikusia duten muraletan interes berezia dugu. Zure ekarpenak helbide elektroniko honetara bidal ditzakezu: zubia@euskalmemoria.eus. Aldez aurretik, eskerrik asko laguntzagatik.

Hurrengo lan monografikoa osatzeko horma-irudien argazkiak behar ditugu
Horma-irudia handia Orioko portuan.