Albisteak

Euskal Memoria Fundazioak euskal preso politikoen bizitzari buruzko lan monografikoa aurkeztu du Donostian

2019-12-03

“Euskal disidentzia, errepresioa eta espetxea” liburua, aurtengo Euskal Memoriaren lan monografikoa, azaroaren 29an aurkeztu dute Donostian, Koldo Mitxelena kulturunearen areto nagusian. Ekitaldian Carlos Trenorrek, liburuaren egilea, eta Iñaki Egañak, Euskal Memoriaren presidentea hitza hartu dute.  Azpitituluan esaten duen bezala, liburuan, azken lau hamarkadetan preso politikoen bizitza, arlo orokorrean, islatu da.  Beraz, errelato kronologiko batean, espetxearen historioa kontatzen da, 1978tik 2011ra arte.

Gainera, testuan zehar, beste gai berezi batzuki islatzen dira, adibidez, emakume presoen egoera, intsumisoen auzia, COPELen sorrera, deportatuen kasua edo espetxearen hizkuntza. Aurkezpena prentsaurreko baten moduan antolatu zen baina, liburuaren edukiagatik,  preso politiko ohi batzuk hurbildu ziren Donostiara eta bete zuten aretoa. Ekitaldiaren bukaeran argazki kolektibo bat atera zen Koldo Mitxelenaren sarreran.