Albisteak
Paco Etxeberriari eta elkarte memorialistei omenaldia
2016-09-22
Irailaren 21ean Nafarroako Gobernuak omenaldi xume bat eskaini zien Paco Etxeberria auzitegi- antropologoari eta elkarte memorialistei, besteak beste, Euskal Memoria Fundazioari. Tuterako Castel Ruiz erakinean izan zen ekitaldia. Bertan Tuterako alkate Enrique Larrartek, Nafarroako presidente Uxue Barkosek eta Francisco Ferrandiz ikertzaileak parte hartu zuten. Elkarte memorialisten izenean Olga Alcegak eta Itziar Munarrizek hartu zuten hitza eta aitortzagatik esker ona adierazi. Ekitaldiaren bukaeran elkarte memorialisten ordezkariek argazki bat atera zuten.
@ (2010-2023) Euskal Memoria Fundazioa. Ama Kandida Etorbidea 21, Denak Poligonoa 200-201. 20140 - ANDOAIN
Tel. 688 693 778 E-mail:info@euskalmemoria.eus