Albisteak
Gerra zikinaren ondorioak herriz herri zabaltzen
2015-04-16
"Deklaratu gabeko gerra. Estatu terrorismoa Euskal Herrian" liburuaren aurkezpenak egiten dihardu Euskal Memoria Fundazioak herriz herri. Liburuaren egileak, besteak beste Iñaki Egaña Euskal Memoriako lehendakaria, errepresioaren atal ilunenetakoen berri eskaintzen ari dira, hain zuzen ere hauek argitara ekarri eta gertatutakoaren egiari bestelako ekarpena egiteko.
Estatu ahalguztidunak iraultza herritarrak itotzeko bitarteko irregularrak erabiltzen dituenean deklaratu gabeko gerraz edo gerra zikinaz ari gara. Zerbitzu polizial, militar eta inteligentziazkoak Estatuaren etsaiekin amaitzeko estrategia bakarraren baitan uztartzen dituen guda, eta herritarren artean izua hedatu. Beren jarduna estaltzeko hainbat mozorro baliatu izan dituzte, BVE eta GAL sortu zituztenean esaterako, baina jakina da Estatuaren bihotza dagoela atzean. Euskal Memoria Fundazioaren argitalpen monografikoa azken berrogei urtetan gerra zikinaren fenomenoak eragindako ondorioak zedarritzeko pauso bat ematera dator, baita osatzeko dagoen kontakizunean biktimei beren lekua eskaintzera ere.
Liburuaren aurkezpenekin, beraz, herriz herri ondorio horiek haizatzeko aukera berriak sortzen ari dira. Eta sortuko.
@ (2010-2024) Euskal Memoria Fundazioa. Ama Kandida Etorbidea 21, Denak Poligonoa 200-201. 20140 - ANDOAIN
Tel. 688 693 778 E-mail:info@euskalmemoria.eus