Albisteak

Tortura, memoria eta inpunitatea

2015-04-13

Gaiok izan dituzte hizpide Baionako Unibertsitatean garatzen ari diren jardunaldietan, Varenne Unibertsitate Institutuak antolatuta. Biolentzia politikoa eta justizia trantsizionala diziplina ezberdinen ikuspegitik aztertzen ari dira, eta Euskal Herriko gatazkan Espainiako torturaren erabilpenak eta horri loturik datorren zigorgabetasunak leku esanguratsua izan dute. Euskal Memoriak parte hartu du, beste eragileekin batera.

Argituz eta Giza Eskubideen Behatokiko partaideekin batera, eta Patrick Pépin kazetariak gidatuta, Espainiako Estatuan torturaren inpunitatearen kontra dauden ekimenen ikuspegitik egin zuen ekarpena Euskal Memoria Fundazioak “Tortura, memoria eta inpunitatea” mahai-inguruan.
Inpunitateari aurre egiteko torturaren egia ezagutu beharraz mintzatu zen Arantxa Erasun Euskal Memoriako ordezkaria, eta egia hori modu kolektiboan josi beharraz, instituzioen aitortza ezaren aurrean. Torturaren ondorioz hildako eta kalteturiko euskal herritarrak gogoan, torturaren ondorioak biltzeko errolda zein lekukotasunak aipatu zituen, eta hauek biltzeko metodologia herritarraren garrantzia: “Denon artean osatu behar dugu torturaren kontakizuna, ahotsez ahots, egia hori jasotzeko baitago, eta aitortzeke”.

Tortura, memoria eta inpunitatea
Tortura eta inpunitateaz mahai inguruan aritutakoak.