Data
SorterriaDeustu
NonAvila
Zirkunstantziak1919an jaio zen. Enekuri auzoko bizilaguna eta Euskalduna lantegiko langilea. STVko kidea, EAJko militante aktiboa eta Elorrietako "Sabindarrak" batzokiko bazkidea. Dantzaria. Gerran, San Andres batailoiko gudaria. Frankistek preso hartu zuten Bilbo konkistatu zutenean. Frankoren alde borrokatzera derrigortu zuten. Kide baten ihesaldiaren ostean atxilotu zuten 1937ko urrian, Espainiako Avilako frontean. 1938ko otsailaren 8an bertan epaitu eta "erreboltarekin bat egiteagatik" heriotza zigorra ezarri zioten. 1938ko apirilaren 26an 15 guardia zibilek osatutako pikete batek fusilatu zuen goizaldeko 6:30ean Avilako hilerriaren inguruan. 19 urte zituen. Gorpuzkiak ez dira agertu.