GeneroaGizonezkoa
SorterriaDonostia (Gipuzkoa)
BizilekuaPasaia (Gipuzkoa)
ZirkunstantziakDonostian jaio zen. Ignacio Agirre Witmer eta Teresa Kamio Mendizabalen semea zen. Eta, era berean, Bergaran jaio zen Marcial Agirre Lazcano eskultorearen biloba, zeinak Erroman egin zituen ikasketak, eta, besteak beste, Donostiako Victoria Eugenia antzokiaren eta Maria Cristina Hotelaren artean dagoen Okendoren estatua egin zuen. Txurruka eta Elkanoren bustoak ere egin zituen, biak ala biak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren fatxadan. Joaquin Agirre MÂȘ Josefa Fernandezekin ezkondu zen Asturiasen eta 3 seme-alaba izan zituzten. Gerra hasi zenean, Frantziarantz ihes egin zuen Joaquinek, bere arrantza-ontzian. Bere emaztea eta seme-alabak, berriz, lehenengo Valentziara, eta, ondoren, Madrilera joan ziren. Ostera elkartu zirenean, Hondarribian, eta, gerora, Trintxerpen bizi izan ziren. Bertan hil zen Joaquin. Seme-alabekin batera Joaquin Aguirre e Hijos lantegia sortu zuen, Donostiako badiatik txangoak egiten dituen Ciudad de San Sebastian yatearen jabea.