2017-09-22
Euskal Memoria Fundazioak Donostian aurkeztu du bere aurtengo lan monografikoa: Gogoan hartzeko izenak argazki-liburua. Ekitaldian hitza hartu zuten Iñaki Egañak, Euskal Memoriaren presidentea, Itziar Salegik, Mikel Salegiren arreba, Eneko Etxeberriak, Jose Miguel Etxeberria Naparraren anaia eta Joseba Zabalzak, liburuaren egilea eta argazkilaria. Labur esanda, Euskal Herriko gatazka armatu eta politikoan isilarazitako biktimei buruzko lan indartsu eta, aldi berean, sentikorra da. Euskal Herriko gatazkari buruz hainbat liburu idatzi dira, ikuspegi desberdinekin, baina hitzaren ikuspegia izan da beti nagusia. Kasu gehienetan datuak eta iritziak nahastu dira argitatutako liburuetan, Euskal Herrian idazten diren testuak eta gure herritik kanpo idazten direnak. Testua izan da beti nagusia.
2017-06-08
Euskal Memoria Fundazioaren azken lan monografikoak pegatinei buruzko ikerketa eta bilduma izan du oinarri. Izan ere, adierazpen askatasunaren defentsan oso baliagarriak izan dira Euskal Herrian. Borroka luze eta iraunkor bezain garrantzitsuan, protagonista bilakatu dira. 1960ko hamarkadaren erdian sortutako lehen pegatinak eta garaikideagoak direnak, orotara 9.000 inguru bilduko ditu lan mardul honek eta 3 liburukietan argitaratuko dira. Lehenak, 1965etik 1979ra bitarteko 3.000 jaso ditu. Proiektuaren hasiera baino ez da.
Aldizkariak
-
-
Blogak
-
El paisaje que nos recuerda
Angel Rekalde - Nabarralde -
Las Mujeres Modernas de Torre Urizar
Julia Monge - Intxorta 1937 kultur elkartea -
La resistencia al olvido
Nekane Iturregi Aio - Periodista y bloguera -
Amnistiaren aldeko astearen oroimena
Daniel Escribano Riera - Espai Fàbrica-ko kidea eta itzultzailea -
Genocidio en Sinjar
Giovanni Giacopuzzi - Escritor
-
-
Agenda
-
"GOGOAN HARTZEKO IZENAK" LIBURUAREN AURKEZPENA DONOSTIAN
2017-09-21 12:00 Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunea
-
"EUSKAL HERRIKO PEGATAK" LIBURUAREN AURKEZPENA UHARTEN
2017-06-16 19:30 Berdintasuna elkartea
-
"GOGOAN HARTZEKO IZENAK" LIBURUAREN AURKEZPENA DONOSTIAN
-
-
-
@ (2010-2017) Euskal Memoria Fundazioa. Ama Kandida Etorbidea 21, Denak Poligonoa 200-201. 20140 - ANDOAIN
Tel. 688 693 776, 688 693 778 E-mail:info@euskalmemoria.eus













